(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010erako aurreikusitako 650 “on line” zerbitzuak lortu ditu ostirala, 2010.eko urriak 1

Foru Gobernuak administrazio elektronikoa apurka-apurka ezartzeko ezarritako helburuak hiru hilabete aurreratu dira


Nafarroako Gobernuaren ataritik,

www.navarra.es , gaur hasita, 650 zerbitzu internet bidez egin daitezke. Modu horretan, Foru Gobernuak aurtengo urterako ezarritako helburuetako bat bete da, hain zuzen ere, administrazio elektronikoa apurka-apurka ezartzeari lotutakoa.

Oraintsu gehitutako zerbitzuen artean,

Galdaren 2010eko Renove Plana eta Leihoetarako 2010eko Renove Plana, Nafarroako ekonomia bultzatzeko enpresei emandako laguntzak 2010 , gazteen artean autoenplegua sustatzeko diru-laguntza eta buru-gaixotasuna duten pertsonentzako larrialdietako telefono-zenbakia aipatu behar dira.

Erreminta horren bidez, ziurtagiri digitala duen (atarian azaltzen da nola lortu eta erabili) edozein herritar, entitate edo enpresak zerbitzu hauek erabil ditzake Internetera konektatutako ordenagailu batetik, eguneko 24 orduetan, joan-etorririk eta itxaronaldirik gabe: instantzia-eredua behera kargatu, Erregistro Orokor Elektronikora bidali, agiriak erantsi, ordainketa-inprimakiak bete, etab.

Web atarian "650 izapide etxetik egin ditzakezu" mezuaren bidez sustatzen den Zerbitzuen Katalogotik zerbitzu bakoitzari buruzko informazioa biltzen duten fitxetara sar daiteke (aurkezpena, araudia, dokumentazioa eta izapidetza eta harremanak kontsultak egiteko).


 

Horrez gain, martxoaren amaieratik, pertsona fisikoek eta juridikoek Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanak pertsonalizatu eta kudeatu ditzakete ‘

Herritarren Karpetatik’ . Sarbide murriztu eta konfidentziala duen kontu honi esker intereseko zerbitzuak hautatu daitezke eta ‘zer egoeratan dago nirea?’ ataletik izapideen egoerari buruzko informazioa lortu daiteke.

Era berean, erabiltzailearen historia administratiboa kontsultatu eta harpidetzak eta alertak sor daitezke, baita sms bidez ere. Sartzeko bi aukera daude, IFZ/IFK eta Ogasunak ematen duen PINa (zergadun bakoitzari emandako identifikazio-zenbakiaren azken lau zifrak) edo ziurtagiri digitala erabiliz.

Nafarroa aurreratuenetakoa administrazio elektronikoari dagokionez

Gogoan izan behar da Nafarroa dela, Madrilen eta Andaluziaren ostetik, adminsitrazio elektronikoaren garapenean aurreratuen dagoen Espainiako autonomia-erkidegoa, Orange Fundazioaren azken txostenaren arabera. Txosten horretan, Zerbitzu Publikoetan Sartzeko 2007ko Legearen aplikazio maila aztertzen da.

Txosten horren arabera, Foru Komunitateko administrazio elektronikoaren garapen indizea %82 da. Ehuneko hori gainditu egin da, beste hobekuntza batzuen artean, uztailean Nafarroako Gobernuak

www.navarra.es atarian egoitza elektronikoa aktibatu baitzuen. Horretatik Foru Administrazioak internet bidez eskaintzen dituen informazio orokorra eta zerbitzuak kontsultatu daitezke. Bertan kontsultak egin, informazioa behera kargatu, izapideak abiatu, Erregistro Orokor Elektronikoan dokumentuak aurkeztu, Zerbitzuen Katalogotik zerbitzuak izapidetu, kexak formulatu eta iradokizunak egin daitezke.

Administrazio elektronikoari buruzko zalantzak argitzeko eta zerbitzuen kanal berri honen abantailak azaltzeko, Gobernuaren web atarian

kanal tematiko berezia dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa