(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Salinas de Navarra, suntsituta geratzen dena, eta Saldosa sozietate publikoen bat-egitea adostu du astelehena, 2010.eko urriak 4

Likidazio prozesuan dagoen Posusa konpainiaren gizarte-kapitala murriztea eta estatutuak aldatzea ere adostu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Sal Doméstica SA (Saldosa) eta Salinas de Navarra SLU filialaren bat-egitea adostu du. Azken hori suntsitu egingo da eta lehenengoaren estatutuak aldatu egingo dira. Horrez gain, beste akordio baten bidez, Gobernuak Potasas de Subiza SA (Pozusa) sozietate publikoaren gizarte-objektua eta estatutuak aldatzea eta kapitala murriztea onetsi du.

Bat-egitearen arabera, Saldosak Salinas de Navarra xurgatuko du, eta azken hori suntsitu egingo da. Bat-egite horretatik ateratzen den enpresa Salinas de Navarra SA deituko da.

 

Nafarroako Gobernuak Sal Doméstica SA (Saldosa) eta Salinas de Navarra SLU filialaren bat-egitea adostu du. Azken hori suntsitu egingo da eta lehenengoaren estatutuak aldatu egingo dira. Horrez gain, beste akordio baten bidez, Gobernuak Potasas de Subiza SA (Pozusa) sozietate publikoaren gizarte-objektua eta estatutuak aldatzea eta kapitala murriztea onetsi du.

Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak, Sal Doméstica, SA (Saldosa) sozietate publikoaren administrazio kontseiluak eta Salinas de Navarra, SLU sozietate publikoko administratzaile bakarrak adostutakoarekin bat etorriz, matrizeak (Saldosa) filiala (Salinas de Navarra, SLU) xurgatzeko bidezko izapideak egitea eta azken horren estatutuak aldatzea onetsi zuen. Bi sozietateak aipatu departamentuari lotuta daude.

Bat-egitearen arabera, Saldosak Salinas de Navarra xurgatuko du, eta azken hori suntsitu egingo da. Bigarren horren ondorea lehenengoari eskualdatuko zaio eta, horrek, era berean, ondorengotza unibertsala dela bide, xurgatutako sozietatearen eskubide eta betebehar guztiak eskuratuko ditu. Bat-egitea 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da eraginkorra, eta bat-egite horretatik ateratzen den enpresa Salinas de Navarra SA deituko da.

Eragiketa hori dela bide lanpostuak ez dira suntsituko, sozietate xurgatzaileak xurgatuaren lan arloko eta Gizarte Segurantzako eskubideak eta betebeharrak subrogatzen baititu, pentsio konpromisoak barne hartuta.

Sal Doméstica SA sozietatearen estatutuak aldatu dira enpesaren izen berria jasotzea beharrezkoa zelako (Salinas de Navarra SA) eta suntsitutako sozietatearen (Salinas de Navarra SLU) gizarte-objektura bildutako jarduerak gehitu behar zirelako. Jarduera horiek sozietate xurgatzaileak jarraituko ditu.

Posusaren estatutuak aldatzea

Gobernuak onetsitako beste akordio baten arabera, Potasas de Subiza SA (Posusa) sozietatearen gizarte-objektua aldatzea, kapitala murriztea eta, horren ondorioz, sozietatearen estatutuak aldatzea baimendu da. Eragiketa horiek Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak sustatu ditu, Navarra de Financiación y Control SA (Nafinco) sozietatearen eta Potasas de Subiza aipatu departamentuari lotutako sozietate publikoaren administrazio kontseiluak adostutakoarekin bat etorriz.

1997an El Perdóneko potasa meategia ustiatzeari utzi zitzaionez, Posusak industria-jarduerari utzi zion eta ondasunak eta betebeharrak likidatzeko prozesua abiatu zuen. Gaur egun, konpainiak hartu zituen lurzoruetako ingurumena berreskuratzen du eta Saldosa filialaren akzioak dauzka.

Hori gorabehera, gizarte-objektua sozietatea sortu zenekoaren antzekoa zen, eta beraz, zaharkituta gelditu zen edo ez zetorren bat konpainiaren gaur egungo jarduerarekin. Gizarte-kapitalaren murrizketari dagokionez, Posusak ez du sarrera esanguratsurik industria-jarduera amaitu delako eta ingurumen-pasiboaren eragiketa zuzentzaileek galera garrantzitsuak eragiten dituztelako konpainian; hori dela eta, Nafinco matrizeak finantzatzen ditu.

Bestalde, administrazioko eta kudeaketako langileak apurka-apurka gutxituz joan direnez, sozietateak 4 langile baino ez ditu eta, beraz, ETEaren neurria du. Horren ondorioz, eskritutako kapitala 225.003 eurora murriztu da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa