(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak gizarte erantzukizun korporatiboari buruzko jardunaldi bat inauguratu du asteartea, 2010.eko urriak 5

Nafarroan GEK sustatu, eragin eta bultzatzeko programaren emaitzak aurkeztu dituzte


Sanz Lehendakariak GEKari buruzko jardunaldia inauguratu du

Sanz Lehendakariak gizarte erantzukizun korporatiboari buruzko jardunaldia inauguratu du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak inauguratu du gaur goizean gizarte erantzukizun korporatiboari (GEK) buruzko jardunaldia. Saioan foru erkidegoan GEK sustatu, eragin eta bultzatzeko programaren balantzea aurkeztu dute; programa hori Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatu zuen duela bi urte.



Sanzek, aipatu Departamentuko titularra, Jose Maria Roig Aldasoro, lagun zuela, gizarte erantzukizun korporatiboa hau dela esan du: "gestio publiko eta pribatua berritzeko eta modernizatzeko ezinbesteko tresna eta gizarte aldaketen eragilea".

Ildo horretan, Lehendakariak adierazi du foru erkidegoan GEK sustatu, eragin eta bultzatzeko programa dela "zeharkako ikuspegia daukan plan bat, Gobernuak administrazioaren ekonomia, gizarte eta ingurumen erantzukizuna areagotzeko egin dezakeenari eta egiten duenari buruzkoa". Lehendakariaren esanetan, "administrazioak, bere jardunean, herritarren kezkei erantzun behar die".

Jardunaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI) egin dute, eta parte hartu dute Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren Gizarte Laneko eta Enpresen Gizarte Erantzukizuneko (EGE) zuzendari nagusia, Juan Jose Barrera, eta Nafarroako Gobernuaren Lan arloko zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Lehenak hitz egin du EGE Ekonomia Eramangarriaren Legean sustatzeaz, eta bigarrenak foru erkidegoan GEK sustatu, eragin eta bultzatzeko programaz. Zehazki, programaren analisia egin du eta 2008ko abenduan abian jarri zenetik lortu diren emaitzen berri eman du.
Sanz Lehendakariak GEKari buruzko jardunaldia inauguratu du

Gizarte erantzukizun korporatiboari buruzko jardunaldia ( irudia handitu )

Foru erkidegoan gizarte erantzukizun korporatiboa sustatu, eragin eta bultzatzeko programa orokorra erakunde publiko eta pribatu batzuk 2008an egindako lanaren emaitza da; lan hori Nafarroako Gobernuak koordinatuta egin zuten.



Gizarte erantzukizun korporatiboa, EBko liburu berdeko (2001) definizioaren arabera, zera da: "enpresek merkataritza eragiketetan eta solaskideekin daukaten harremanetan gizarte eta ingurumen kezkak integratzea, beren borondatez". Enpresek garapena eramangarriagoa izan dadin egiten duten ekarpena da.

Gizarte erantzukizun korporatiboa sustatzeko programak lau helburu orokor dauzka: GEK enpresen estrategietan sartzeko esparrua eta tresna egokiak sortzea errazteko politika publikoak aplikatzea; GEK garatzea eta ezartzea foru administrazioan, toki administrazioan eta sozietate publikoetan; GEK beste interes talde batzuetan sustatzea; eta programa Nafarroan koordinatzea eta sustatzea, eta segimendua eta ebaluazioa egitea.
Dokumentazioa:
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa