(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak Txinako bidaia instituzionalaren balorazio positiboa egin du asteazkena, 2010.eko urriak 6

Bidaiako lehentasunezko helburuak Nafarroa Shangaiko Erakusketan ordezkatzea, Txinan ezarritako nafar enpresak bisitatzea eta atzerriko inbertsiogileak bilatzea izan dira


Transcripción textual del video

Roig kontseilariak azaldu duenez, hiru izan dira Nafarroako Gobernuak bisita honetarako ezarritako helburu nagusiak: Foru Komunitatea Nafarroaren Astean ordezkatzea Shangaiko Erakusketaren barruan, Asiako herrialdean ezarritako nafar enpresak bisitatzea eta Nafarroan ezarri, aberastasuna sortu eta enplegua sor dezaketen atzerriko inbertsioak bilatzea. Azken puntu horri dagokionez, kontseilariak modu positiboan aipatu du joan den irailaren 25ean Foton Txinako multinazionalarekin eta Inceisa espainiar enpresarekin Nafarroan autobus elektrikoen fabrika ezartzeko sinatu zen esparru akordioa.


José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusiarekin eta José María Aracama Yoldi SODENAko kudeatzailearekin batera, Foru Gobernuko kideek oraintsu Txinara egindako bidaia instituzionalaren balorazioa egin du.

Gogoan izango denez, Roig kontseilaria Nafarroako ordezkaritzaren buru izan zen Txinara egindako bidaian. Herrialde horretan, irailaren 20tik 26ra, Nafarroaren Astea ospatu zen Shangaiko Erakusketan.

Kontseilariak azaldu duenez, hiru izan dira Nafarroako Gobernuak bisita honetarako ezarritako helburu nagusiak: Foru Komunitatea Nafarroaren Astean ordezkatzea Shangaiko Erakusketaren barruan, Asiako herrialdean ezarritako nafar enpresak bisitatzea eta Nafarroan ezarri, aberastasuna sortu eta enplegua sor dezaketen atzerriko inbertsioak bilatzea. Azken puntu horri dagokionez, kontseilariak modu positiboan aipatu du joan den irailaren 25ean Foton Txinako multinazionalarekin eta Inceisa espainiar enpresarekin Nafarroan autobus elektrikoen fabrika ezartzeko sinatu zen esparru akordioa.

Era berean, Roigek gogorarazi duenez, Asiako herrialdera egindako bidaia honen barruan, Nafarroako ordezkaritzak intereseko enpresa-proiektuak bisitatu ditu. Joan den irailaren 23an, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria COMANSA JIE Hangzhoun, Shangairen hego-mendebaldean, kokatutako enpresaren zuzendaritzarekin bildu zen. Hain zuzen ere, enpresa hori Nafarroan garabiak egiten dituen konpainiaren eta Txinan industriarako abiadura-motelgailuak egiten dituen eta garabien sektorean jarduera adar bat duen JIE etxearen arteko bat-egitearen emaitza da.

Irailaren 24an, Roigek Viscofanen planta berria inauguratu zuen, Suzhou Industrial Park izenekoan, Shangaitik 80 kilometrora.

Roigen esanetan, Nafarroak Txinan inbertsioak bilatzen ditu, batez ere, Asiako herrialdeak merkatuan hazkunde handia duelako, BPGd-ren %10.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa