(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketa Elizondora iritsi da asteazkena, 2010.eko urriak 6

Arizkunenea Jauregian bisitatu daiteke datorren urriaren 16ra arte


Sabores y emociones, verduras de Navarra erakusketa.

"Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketa Elizondora iritsi da.

"Sabores y emociones, verduras de Navarra" erakusketa Elizondon ikusgai egongo da datorren urriaren 16ra arte. Erakusketa Arizkunenea Jauregian bisitatu daiteke, Jaime Urrutia kaleko 10. zenbakian. Erakusketa aretoa astelehenetik larunbatera irekita dago, 18.30etik 21etara.

Erakusketan, testuen, irudien, argazkien eta errezeten bidez, "Sabores y emociones, verduras de Navarra" lanaren eduki aipagarriena laburtzen da. Foru Gobernuak argitaratutako liburuan Angelita Alfarok asmatu eta egindako 60 errezeta jasotzen dira, Nafarroako baratzeko barazkiak oinarri hartuta, eta horiekin batera Patxi Úrizen argazkiak agertzen dira.

Erakusketa Nafarroako Gobernuak antolatu du Espainiako nafar etxeekin lankidetzan, eta izaera ibiltaria du. Joan den martxoan Tuteran lehenengoz aurkeztu zenetik, hainbat hiritan egon da, hala nola Bartzelonan, Madrilen, Zaragozan, Valladoliden eta Bilbon. Aurreikuspenen arabera, urtean zehar probintziako beste hiriburu batzuetan ere egongo da, esaterako, Valentzian, Sevillan eta Logroñon, baita Nafarroako beste udalerri batzuetan ere, hots, Lizarran, Tafallan eta Elizondon.

Erakusketan barazkiekin lotutako arderdiei buruzko sei panel handi eta lau panel txiki daude. Horrez gain, bi ikus-entzunezko proiektatzen dira, bata erakusketa honetarako berariaz ekoitzitakoa ("Verdura de Navarra. Sabor y emoción"), baratzeko produktuei buruz. Era berean, hiru dimentsioko hiru objektu erakusten dira (zainzuria, orburua eta piperra).

Erakusketa osatzeko, galdera eta erantzunen joko informatikoa dago, barazkiei lotutako alderdiei buruzkoa. 110 galdera dira eta pantaila ukigarri interaktibo batean ikus daitezke. Horrekin batera, apalategi batean, Nafarroako Gobernuak barazkiei eta gastronomiari buruz oro har argitaratu dituen lanak kontsultatu daitezke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa