(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratuko eztabaida saioak hasi dira asteazkena, 2010.eko urriak 6

Asteazken arratsaldean lehenengo topaketa egingo da Iruñean, hiriko hondakinen tratamendurako NHKPIra bildutako proposamena eztabaidatzeko


Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratuan (NHKPI) eztabaida bileren fasea abiatu da. Horren bidez, planaren barruan hiriko hondakinen arloan adostasun gutxien duten edukiei buruz gogoeta egin eta iritziak bildu nahi dira. Lehenengo topaketa urriaren 6an, asteazkenean, izango da, 17.00etan, Iruñeko Fuerte del Príncipe egoitzan, eta bertan prebentzioaren eta berrerabiltzearen inguruan eztabaidatuko da.

Topaketa Andrés Eciolaza Carballo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiak irekiko du. Raúl Salanueva Murguialday departamentu bereko Hondakin Ataleko buruak NHKPIren edukia aurkeztuko du hiriko hondakinei dagokienez. Ondoren, proposatutakoaren aurreko alternatibak eta ekarpenak azalduko dira, hainbat bidetatik jaso direnak, hala nola posta elektronikoaren bidez; amaitzeko, taldeka eztabaida egingo da.

Saio horien aurretik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ekimenez sustatutako 2010-2017 NHKPIko informazio eta parte-hartze publikoaren prozesuaren barruan, beste saio informatibo batzuk eta sektoreko bilerak egin dira, alderdi interesdun guztiei informazioa emateko (administrazioak zein jendea oro har) eta NHKPIko edukiei eta proposamenei buruzko eztabaida publikorako espazioa eskaintzeko. Azken saioak joan den astean egin ziren.

Urriaren 13, 19 eta 27an beste eztabaida bilera batzuk egingo dira Fuerte del Príncipe egoitzan. Informazio eta parte-hartze publikoaren prozesu hau amaitzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuak txosten bat prestatuko du egindako jarduera eta topaketa guztien emaitzak bilduz. Abenduaren amaieran azken saioa egingo da, Iruñean. Horretan, Nafarroako Gobernuak behin betiko plana aurkeztuko du, baita onartutako eta baztertutako proposamenak eta kasuan kasuko argudioak ere.

Gogoan izan behar da NHKPIk, 1999ko aurreko plana ordezten duenak, hiriko, industriako eta nekazaritzako hondakinen kudeaketan inplikatutako administrazio eta sektoreen jarduera irizpideak eta estrategiak definitzen dituela. Plan berria 2017ra arte egongo da indarrean, eta Hondakinen 2008/98/EE Esparru Zuzentarauan eta 2008-2015 Hondakinen Plan Nazional Integratuan bildutako printzipioetara egokituta dago. Orain, hondakinen sorreran prebentzioari lehentasuna ematen zaio.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa