(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarra egingo dute Iruñean, hilaren 21ean eta 22an osteguna, 2010.eko urriak 7

Low Carbon Cities da 4. edizioaren lema, eta isuri kutsagarri gutxiko hiriak aldarrikatzea da asmoa


Transcripción textual del video

Iruñean egingo dute Nazioarteko Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarraren 4. edizioa (Cibarq10), urriaren 21ean eta 22an, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan. Biltzarra Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (gaztelaniaz CENER) antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, eta estatuko eta nazioarteko bioklimatika eta ingurumen arkitektura eta ingeniaritzako adituek parte hartuko dute.

Nazioarteko Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarra

Roig, Salanueva eta Armendariz, Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarraren 4. edizioaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Iruñean egingo dute Nazioarteko Arkitektura, Hiria eta Energia Biltzarraren 4. edizioa (Cibarq10), urriaren 21ean eta 22an, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan.

Biltzarra Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (gaztelaniaz CENER) antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, eta estatuko eta nazioarteko bioklimatika eta ingurumen arkitektura eta ingeniaritzako adituek parte hartuko dute.

Ekitaldia aurkeztu dute Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig Aldasorok eta Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako eta Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanuevak. Salanueva kontseilariaren hitzetan, biltzarra "aukera ezin hobea izango da proiektu eramangarrien inguruan hausnartzeko, sakontzeko eta ezagutzak jasotzeko".

Aurtengo edizioaren lema da "Low Carbon Cities", eta helburua isuri gutxiko hiriak aldarrikatzeko eztabaida foro izatea.

Asmoa da, hain zuzen, hausnarketa egitea eta hirien barruan konponbideak bilatzea, aldaketak egiteko eta energia modua eraginkorrean erabiltzeko moduak aurkitzeko. Horretarako, energia modu eraginkorrean erabiltzen duten eraikinen adibideak jarriko dituzte, eskala handiko integrazio proiektuen berri emango dute eta hirietan isuri gutxi izateko konponbide teknologiko aurreratuak azalduko dituzte.

Roig kontseilariaren arabera, Nafarroan beti saiatu gara energia ahalik eta gutxien kutsatuz sortzen, modu ekologikoagoan, herritarrek eskatzen duten gisan, eta hirietan mugikortasun eramangarriaren aldeko apustua egin beharko litzateke.

Nafarroako Gobernuak hiri eta eraikin eramangarriak babesten ditu eta sektoreko profesional guztiak inplikatzen dituen neurriak sustatzen ditu. Salanueva kontseilariak azaldu du, batetik, Sarrigurengo ekohiriaren sustatzaileei diru-laguntzak eman dizkietela (15 milioi euro baino gehiago) eta proiektu horrek nazioarteko bi sari jaso dituela; eta bestetik, babestutako 1.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko lurzoru lehiaketa egin dutela eta proiektu horretan energia eraginkortasunari emango diotela lehentasuna.

Gainera, kontseilariak esan duen moduan, iaz onartutako Presako Neurrien Legea medio 2,5 milioi euro baino gehiago eman dizkiete A, B edo C energia sailkapena lortu duten proiektuei

.              

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa