(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Montejurrako Mankomunitateak 25 urte daramatza kudeaketan Estellerrian ostirala, 2010.eko urriak 8

Hori dela eta, entitatearen instalazio berriak inauguratu dira gaur


Álvaro Miranda Simavilla Bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria Montejurrako Mankomunitatearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien buru izan dira gaur Lizarran. Ekitaldi horren barruan, entitatearen egoitza berria inauguratu da. Duela gutxi, entitatearen bulegoak egoitza berrira aldatu zituzten.

Kontseilariekin batera Begoña Ganuza Bernaola herriko alkatea, Fidel Muguerza Rivero Montejurrako presidentea eta Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusia egon dira.

Bestalde, Salanueva kontseilariak mankomunitatearen bidez uraren hornikuntza eta tratamendua kudeatzeko eta hondakinen kudeaketari dagokionez egin diren hobekuntzak nabarmendu ditu. Gaur egun, Montejurrako Mankomunitatea Nafarroako Hiriko Hondakinen Partzuergoak osatzen du, Salanueva kontseilaria buru dela.

Toki entitate hau 1981an sortu zen, "Montejurrako Ur Mankomunitatea" izenarekin, ura hornitzeko beharrezko lanak egiteko. Entitatea Estelerriko 16 udalerri elkartu ondoren sortu zen, aurretik beste mankomunitate batzuk egon baitziren, hala nola Irantzuko Mankomunitatea (Allo, Villatuerta, Andosilla eta Lerin herriek osatua) eta Oteitza, Murillo, Gorozin eta Zurukuaingo Mankomunitatea.

1989tik aurrera, mankomunitateak gizarte-objektua zabaldu zuen, Udal Zerbitzuen Mankomunitate moduan funtzionatu ahal izateko, eta orduan Montejurrako Mankomunitatea izena hartu zuen.

Urte hauetan udalerri gehiago atxiki dira, eta gaur egun, 60 udalek osatzen dute, hau da, 53.000 herritarrek gutxi gorabehera. Mankomunitateak uraren eta hiriko hondakinen kudeaketa eta tratamendu zerbitzuak eskaintzen ditu, baina gizarte-interesa duten beste esparru batzuetan ere jardunak garatzen ditu.

            

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa