(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Frantziako Bidearen Nafarroako sarbideak seinaleztatu dituzte astelehena, 2010.eko urriak 11

Informazio panelak jarri dituzte Luzaiden, Zangozan eta Garesen


Frantziako Santiago Bideko seinale bat

Santiago Bidean jarri duten panel bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, informazio panelak jarri ditu Frantziako Santiago Bidearen Nafarroako sarbideetan. Garesen ere jarri dute panel bat, Santiago Bide nagusien lotune baita.

Zehazki, Frantziako Santiago Bidearen ateetako seinaleak daude Luzaiden eta Zangozan. Garesen ere jarri dute beste panel bat, han elkartzen baitira Orreagatik datorren bidea eta Somporteko bide tolosarra.

Paneletan ongietorria egiten diete erromesei, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Halaber, Santiago Bidearen mapak jarri dituzte, Nafarroan dauzkan adarrekin, eta baita hainbat herritako irudiak ere. Seinaleek 3 x 1,40 metro dauzkate.

Horrez gain, Frantziako Bideak zeharkatzen dituen herrietako fatxadetan Done Jakueren izarrak jarri dituzte, Kultura eta Turismo Departamentuak emanda.

Ekintza horiek Santiago Bidearen Departamentu Arteko Plan Orokorrean (2008-2012) daude jasota eta erromesek Bidea errazago egitea dute helburu.

Aurten, guztira 500.000 euro inbertitu dituzte egokitze, zaintza eta seinaleztatze lanetan; eta iaz milioi bat euro.

Orain dela gutxi Nafarroan monumentu garrantzitsutzat aukeratutako lau eraikinak seinaleztatu dituzte (seinaleek 2,40 metro garai dauzkate): Orreagako Santa Maria kolegiata, Zangozako Santa Maria eliza, Iruñeko Santa Maria katedrala eta Lizarrako Ruako San Pedro eliza. Eraikin horiek aukeratu zituzten, hain zuzen, erromesak saritzeko programa batean: Bideak zeharkatzen dituen bost erkidegoetan garrantzitsutzat hartutako 35 eraikinetara bertaratzen diren erromesei saria ematen diete.

Done Jakue urtea dela eta, gainera, kultur jardueren programa bat antolatu dute. Besteak beste, Bideko erlijio monumentu garrantzitsuenak egunero irekitzen dituzte, Bidean gertatutako erlijio eta kutur gertakari eta kondairen berri emateko antzezpenak egiten dituzte (hainbat hizkuntzatan) eta Bideak zeharkatzen dituen herrietan bisita gidatuak antolatzen dituzte.

Azkenik, erromesei laguntzeko neurriak hartu dituzte (informazio telefono bat daukate: 848 420 430), Bidea seinaleztatzeko eta egokitzeko jarduerak egin dituzte eta ostatu berriak jarri dituzte

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa