(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Onartu dute Erroko tunelari buruzko informazio azterlanaren Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala asteazkena, 2010.eko urriak 13

Ibilbide berriak 6,8 kilometro dauzka eta aurrekontua 82,5 milioi eurokoa da


Erroko tunelaren planoa

Onartu duten Erroko tunelaren ibilbidea.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak behin betiko onartu du Erroko tunelari buruzko informazio azterlanaren Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS); tunela Iruña eta Frantzia Luzaidetik pasata lotzen dituen N-135 errepidean dago.

Plana jendaurrean jarri zen, Udalei aurkeztu zitzaien eta 2010eko maiatzaren 26an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu duen jarduera hori Nafarroa 2012 Planean dago. Asmoa da Esteribar eta Erro lotzeko errepide bat egitea, Erroko mendatea zeharkatuta, Nafarroa eta Frantzia hobeto komunikatzeko eta Pirinioetako haranetara errazago heltzeko. Ibilbide berriak 6,8 kilometro dauzka eta aurrekontua 82,5 milioi eurokoa da.

Proiektuaren azterlana maiatzean onartu zuten, foru agindu baten bitartez. Proiektuan bost ibilbide jarri zituzten aukeran; bostak Zubiri hego-mendebaldean dagoen Magna harrobian hasi eta Erroko herriguneko hego-mendebaldean amaitzen dira.

Aukerak aztertu eta funtzionaltasun, ekonomia eta ingurumen aldetik balioetsi ondoren, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proposatu du iparralde-hegoalde ibilbidearen eraikuntza proiektua onartzea eta gauzatzea.

Azken proposamena

 

Proposatutako ibilbidea Zubiri inguruan hasi eta zeharbidera eta Magna harrobira heltzen da.

Han, asmoa da elkargune bat jartzea, Zubirira, Magna harrobira eta N-135 errepidera sartzeko.

Proiektuaren arabera, gero ibilbideak gora egiten du, Arba ibaia biaduktu baten bitartez igarotzeko; biaduktuak hiru bao eta 140 metro luze dauzka. Ekialdeko baoa baliatuko dute Santiago Bidearen berritzea egiteko.

Behin Arga ibaia igarota, ibilbideak ibaiaren eskuinaldeko ertzean egiten du aurrera, iberiar sakanaren paraleloan, iturburura arte. Iturburuan dago, hain zuzen, tunelaren sarbidea; tunelak 2.300 metro luze dauzka.

Tunelaren irteeran Erro ibaiaren gaineko zubia dago; zubiak bao bat eta 35 metro luze dauzka. Gero ibilbideak N-135 errepide aldera egiten du; errepide horrekin bat egin baino lehen, Erroko herrigunearen ekialdean, asmoa da ibilbidea NA-2330, NA-2332 eta NA-2333 errepideekin lotzea.  

Behin alegazioak aztertuta, aurreikusi dute ibilbidea Erro hegoaldetik pasatzea eta ondorioztatu dute ez diela eragiten ez Zubiri industrialdeko nabeei, ez Santiago Bideari, Arga ibaiaren gainean egingo duten zubi baten azpitik pasako delako. Alde horretatik, ingurumen inpaktuaren txostena aldekoa da.

Azkenik, gogoratu Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, buru duen Lurralde Antolamendu Batzordeak Erroko tunelaren UGPSaren gaineko aldeko txostena egin zuela joan den astean.
Dokumentazioa:
Nuevo trazado

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa