(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrek urteko kirolari nafar onenak aukeratzeko epea ireki dute osteguna, 2010.eko urriak 14

Botoa eman daiteke Internetez (www.deporte.navarra.es) eta Kirolaren Etxera bertaratuta, urriaren 29ra arte


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutua (NKI) medio, herritarrei urteko kirolari nafar onenak hautatzeko aukera emango die, hirugarren urtez. Herritarrek aukeratutako kirolariek Nafarroako Egunaren ekitaldi instituzionaletan ematen diren Kirol Sari garrantzitsuenak jasoko dituzte.

Botoa emateko azken eguna urriaren 29a da, eta eman daiteke Internetez (

www.deporte.navarra.es ) edo Kirolaren Etxean bertan, han jarri duten kutxan (Paulino Caballero kalea, Iruña). Gainera, bozketan parte hartu dutenei MP4 irakurgailu bat eta koadro digital bat emateko zozketa egingo dute.

Herritarrek aukeratzeko hautagaien zerrenda NKIko Aholkularitza Batzordeak egin zuen urriaren 5ean.

Gizonezkoetan hauek dira hautagaiak:

Javi Martinez, Hego Afrikako Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioarekin irabazle izandakoa; Javi Eseverri, areto futboleko jokalaria, selekzioarekin Europako irabazlea eta joan den ligako txapeldunordearen, Triman Navarra taldearen, kapitaina; Juan Martinez de Irujo pilotaria, eskuz eskukoan txapelduna eta lau eta erdian txapeldunordea; Koteto Ezcurra erremontista, orain dela gutxi txapela irabazitakoa; eta Benito Ros txirrindularia, munduko azken txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortutakoa.

Emakumezko hautagaien zerrenda hau da: Maria Hernández golf jokalaria, txartel profesionalduna eta Eslovakiako txapelketa irekiko irabazlea; Lizarrako Andrea Barno eskubaloi jokalaria, Itxako Reyno de Navarra taldeko burua; eta Nafarroako saskibaloian etorkizun oparoa izango duen Amaya Gastaminza, Espainiako 19 urtetik beherakoen selekzioko kidea.

Herritarrek, gainera, kirol jarrera onena izan duen kirolaria ere aukeratu ahal izango dute. Bi hautagai daude.

Batetik, Iñaki Alcalde tenislaria, min hartu zuen arren lehiakidea errespetatzeagatik Nafarroako txapelketako finala utzi ez zuelako. Eta bestetik, Itziar Ganbarte mailu jaurtilaria, Espainiako txapelketari uko egin ziolako; izan ere, gutxienekoa lortu zuen eta parte hartzea zegokion, baina Nafarroako kadeteak aukeratzerakoan nahastu egin ziren.

Kirol Sarien beste kategoria batzuk

Urriaren 5eko bileran, NKIko Aholkularitza Batzordeak Kirol Sarien gainerako kategorietarako hautagaiak ere proposatu zituen, herritarrek aukeratzen ez dituzten kirolariak, alegia.

Hala, Xota kirol elkarteko Triman Navarra taldea aukeratu zuten 2010eko talde onenaren saria jasotzeko, Areto Futboleko Liga Nazionalean txapeldunordea izan zelako.

Elkarteei dagokienez, 2010eko saria Union Navarra Basketek jasoko du, emakumezkoen saskibaloia bateratzeko proiektuagatik. Federazioetan, saria Nafarroako Judo Federazioak jasoko du.

Epaimahaiak Ambros Martin kanariarra aukeratu zuen teknikari gailentzat, Itxako Reyno de Navarra taldean izan duen ibilbideagatik.

Zuzendarien atalean, Orvina kirol elkarteko buru Javier Gonzalez aukeratu zuten.

Toki erakunde nabarmentzat Zangoza aukeratu zuten, Udalean jarduera, hitzarmen eta lagapen programa handi bat daukatelako inguruko 6.000 biztanleentzat.

Azkenik, ikastegi onenaren mailan Luis Amigo ikastetxea aukeratu zuten.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa