(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHko Nafarroako Kontseiluak zentro integratuaren eredua beste bost institutura hedatzea adostu du osteguna, 2010.eko urriak 14

Baimendutako zentroak Lizarrako eta Tafallako BHI Politeknikoak eta Iruñeko Sanitaria, Agroforestal eta María Ana Sanz BHIak dira


Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseilua

LHko Nafarroako Kontseiluak zentro integratuaren eredua beste bost institutura hedatzea adostu du. ( irudia handitu )

Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluko osoko bilkura atzo arratsaldean Iruñean bildu zen eta LHko zentro integratuaren eredua Foru Komunitateko beste bost institutura hedatzea adostu du. Orain arte lau zentrotan ezarrita zegoen modu esperimentalean.

Zentro Integratu Politeknikoaren (ZIP) eredua, gaur egun Tuterako ETIn eta Iruñeko Virgen del Camino eta Donapea zentroetan indarrean dagoena, Tafallako eta Lizarrako BHIetara hedatu ahal izango da. Bestalde, Zentro Integratu Sektorialaren (ZIS) eredua, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Goi mailako LHko Zentro Integratuan ezarria, Iruñeko Sanitaria, Agroforestal eta María Ana Sanz BHIetara hedatu ahal izango da.

LHko zentro integratuetan trebakuntza arautua eskaintzen da, gazteentzat zein langile aktiboentzat. Eredua aitzindaria izan da Nafarroan, eta antolaketa desberdina eta lanbide heziketaren planteamendu desberdina ditu; izan ere, berrikuntza sustatu eta kanpora irekitzen da (enpresetara, gizartera eta nazioartera).

Bestalde, Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluko osoko bilkurak gaitasunak ebaluatu eta akreditatzeko prozeduraren hurrengo deialdiari (2011. urteari dagokiona) oniritzia eman dio, titulu, profesionaltasun ziurtagiri eta kualifikazio hauei dagokienez:

Soldadurako eta galdaragintzako teknikaria

- Soldadura

- Galdaragintza, arotzeria eta eraikuntza mekanikoen muntaketa

- Industriako hodien instalazioak fabrikatu eta muntatzea

Sukaldaritzako eta gastronomiako teknikaria

- Sukaldaritza

- Gozogintza

Osasun larrialdietako teknikaria

- Osasun garraioa

- Biktimentzako eta hondamendietako osasun laguntza

Arreta soziosanitarioko teknikaria

- Etxean eskainitako arreta soziosanitarioa

- Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan eskainitako arreta soziosanitarioa

Haur hezkuntzako goi teknikaria

- Haur hezkuntza

Alberto Catalán Higueras Hezkuntza kontseilaria Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluko presidentea da eta José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, presidenteordea. Administrazioaren ordezkariak hurrengo hauek dira: Pedro González Felipe Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusia; Imelda Lorea Echavarren Laneko eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusia; José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea; eta Javier Navallas Rebolé Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendaria; CENeko ordezkariak hurrengo hauek dira: José Antonio Sarría Terrón, Javier Martinena Bergasa, Francisco Arasanz Seral eta Javier Taberna Jiménez; UGTkoak: Juan Goyen Delgado eta Idoia Remírez Alcalde; eta CCOOkoak, José María Molinero de Frutos eta Manuel Rodríguez Rodríguez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa