(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ikastolen jaian, igandean, 40 foruzain arduratuko dira segurtasunaz ostirala, 2010.eko urriak 15

Nafarroa Oinez Atarrabian egingo dute aurten


Foruzaingoak, Nafarroako ikastolen jaian segurtasuna eta zirkulazioa zaintzeko bitarteko bereziak jarriko ditu. Nafarroa Oinez igande honetan, urriak 17, ospatuko dute Atarrabian.

Guztira 40 foruzain jarriko dituzte, bideko segurtasuna eta zirkulazio egokia bermatzeko, bai jaiaren hasieran, bai amaieran; foruzainak, halaber, bertaratzen direnen segurtasunaz arduratuko dira.

Foruzainak goizeko 8.00etan hasiko dira lanean, lehenbizi partaideak heldu baino ordu bete lehenago. Aurreikusi dute jende gehiena 13.30ean dagoeneko Atarrabian egongo dela,

15.00etatik aurrera hasiko direla irteten eta errepideetan 16.00etatik 21.00etara ibiliko direla kotxe gehien.

Jende eta ibilgailu ugari bilduko direla eta, Foruzaingoak partaideei eskatu diete Nafarroa Oinezeko antolatzaileek jarritako seinaleak eta informazio panelak errespetatzea, baita zirkulazioa zaintzeko jarriko dituzten foruzainen oharrak ere.

Horrez gain, aholkua da puntako orduetan ez sartzea eta irtetea, aparkalekuen eta Atarrabiara heltzeko errepideen erabilera mailakatzeko.

Atarrabiatik Iruñera joan nahi izanez gero, egokiena da Burlata zeharkatzea eta Iruñera Beloso aldapatik sartzea, edo, bestela, iparraldeko ingurabidetik; ez, ordea, Mendillorritik eta Erripagañatik.

Autobusentzako aparkalekuak Uharteko Areta industrialdean daude eta kotxeentzakoak Erripagañan eta Ollokiko eta Arreko industrialdeetan.

Ibilgailu gehien errepide hauetan ibiliko da, seguru asko: Nafarroako AP-15, autopista, N-240-A (Iruña-Gasteiz), N-121-A, (Iruña-Behobia), N-135 (Iruña-Frantzia, Luzaidetik), NA-150 (Iruña-Agoitz-Irunberri), A-21 (Pirinioetako autobia), N-121 (Iruña-Tutera), A-12 (Santiago Bideko autobia) eta NA-700 (Iruña-Lizarra).

Atarrabia inguruko ingurabideetan mugitzeko arazoak sortzea.

Nafarroako Gobernuaren helikopteroa ere baliatuko dute, zirkulazioari buruzko informazioa emateko, bitartekoak koordinatzeko eta, larrialdiren bat gertatuz gero, garraiobide gisa erabiltzeko

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa