(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hizkuntza eta kultura arteko bitartekotza programak eskarien %95 modu onean konpondu du asteazkena, 2010.eko urriak 20

Datu hori Etorkinentzako Arreta Bulegoak antolatutako jardunaldi batean eman dute


Catalan kontseilaria hizketan, jardunaldiaren inaugurazioan.

Hizkuntza eta kultura arteko bitartekotzari buruzko jardunaldia Catalan kontseilariak inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren hizkuntza eta kultura arteko bitartekotza programa ibiltariak 7.007 kasutan esku hartu du bi urtean, hau da, sortu zenetik, 2008ko uztailetik, 2010eko uztailera.

Jasotako eskarien %95,4aren (6.682 prozesu) konponbide ona izan da bi alderdientzat, hau da, bi alderdiak ados jarri dira edo bitartekotza eskaria egitea eragin zuen hasierako egoera hobetu egin da.

Datu horiek gaur eman dituzte aditzera Etorkinentzako Arreta Bulegoak, bitartekotza programaren emaitzen berri emateko eta migrazioarekin zerikusia duten gizarte eta kultur erronka berrien gainean hausnartu eta eztabaidatzeko, ANAFE fundazioarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean antolatutako jardunaldi batean; Arreta Bulegoa Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuaren mende dago.

Bitartekotza programa Nafarroako Gobernuaren Etorkinentzako Arreta Bulegoak sustatu zuen 2008an, Nafarroan kultura arteko bizikidetza hobetze aldera. Horretarako, foru erkidegoan bizi diren kulturak errespetuz eta berdintasunez komunikatzeko eta ulertzeko bideak ezarri zituzten.

Jardueren helburua da kulturen arteko komunikazioa, trukea eta harremana erraztea eta hobetzea, hizkuntza eta kultura oztopoak kenduta.

Antzeko ekimenen aldean gauza bat du desberdina: ibiltaria dela.

Nafarroa osorako zerbitzu bat da, deszentralizatua. Guztira 18 arreta zentro daude eta ANAFE fundazioak eta Gurutze Gorriak gestionatzen dituzte. Zentroak honako herri hauetan daude: Ablitas, Altsasu, Azagra, Buñuel, Zarrakaztelu, Cascante, Cintruenigo, Cortes, Lizarra, Lodosa, Melida, Iruña, Azkoien, Tafalla, Tutera, San Adrian eta Zangoza. Gainera, hitzorduak Internetez gestionatzeko aplikazio informatiko bat daukate; horretarako izena eman behar da
.
Bertaratuak

Hizkuntza eta kultura arteko bitartekotzari buruzko jardunaldiko leku guztiak bete dira. ( irudia handitu )

Adierazle nagusiak

Nafarroako hizkuntza eta kultura arteko bitartekotza programa ibiltariaren barruan 7.000 kasu baino gehiago hartu dituzte eta, kasu horiek konpontzeko, bitartekotza taldeek 17.259 esku-hartze egin dituzte (hasitako prozesu bakoitzeko 2,4).

Kasu horietan 3.877 laguni eman diete arreta; %53 Maroko, Ekuador, Bulgaria eta Errumaniakoak ziren. Horiez gain, 991 erakunde publiko eta pribatuk eskatu dute bitartekoek esku hartzea.

Jarduera eremuei dagokienez, 7.007 kasuetatik 1.342 (%19,2) ziren gizarte arlokoak, 1.330 (%19) lan eta ekonomia arlokoak eta 1.255 (%17,9) juridikoak eta administratiboak.

Gainerakoak ziren hezkuntza eta prestakuntza arlokoak (%9,8), osasunekoak (%8,8), etxebizitzaren ingurukoak (%8,2), immigrazioari buruzkoak (%6,5), justizia eta segurtasun arlokoak (%4,8), familiaren inguruak (%3,7) eta kultura, aisia eta kirol arlokoak (%2).

Nafarroan 70.931 atzerritar bizi dira; beraz, Estatistika Institutu Nazionalak 2010eko urtarrilaren 1ean emandako behin-behineko datuen arabera, biztanleen %11,1 atzerritarra da.

Atzerritarren %66 gaztelaniaz egiten duten herrialdeetakoa da. Gauzak horrela, zentzuzkoa da hizkuntza eta kultura arteko bitartekotzan espezializatutako zerbitzu bat sortzea, etorkinak heltzen direnean finkatzea eta integratzea errazteko.

Programak hartzen ditu herrialde hauek :

Latinoamerika (Ekuador/Kolonbia), Magreb (Maroko), Saharatik beherako Afrika (Ghana/Senegal) eta Europako ekialdeko herrialdeak (Bulgaria/Errumania). Eta honako hizkuntza hauek: ingelesa, frantsesa, arabiera, bulgariera, errusiera, errumaniera, alemana eta aipatu herrialdeetako dialektoak .

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa