(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru erkidegoak Madrilgo Fruit Atraction azokan parte hartuko du osteguna, 2010.eko urriak 21

Stand instituzionalean lau enpresa nafar ere badaude


Fruit Atraction azokako standa

Nafarroako Gobernuaren standa Fruit Atraction azokan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Fruta eta Barazkien Sektoreko Azoka Profesionalean, Fruit Atraction delakoan, parte hartuko du Madrilen, urriaren 20tik 22ra. Stand instituzionalean presente egongo dira Nafarroako Nekazaritza Elikagaien Kalitate Institutua, Reyno Gourmet markaren bitartez, eta Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria (TNEH).

Han egongo dira, baita ere, foru erkidegoko lau enpresa hauen ordezkariak: SAT Huerta de Peralta, Grupo AN, Planasa y Frutas eta Verduras Castelruiz.

Azokak bigarren edizioa du aurten, eta 450 erakusketari inguru (iaz baino %43 gehiago) bilduko ditu Madrilgo IFEMA azoka barrutiko 10. pabilioian. Erakusketariak dira estatuan aitzindari diren enpresa handiak eta atzerriko enpresa garrantzitsuenak.

Enpresek oso ondo hartu dute azoka eta, gaur egun, fruta eta barazki freskoen sektoreko ekoizle, hornitzaile eta banaketa bezeroentzako erreferentzia da. Merkatu horretan, Espainia aitzindaria da munduko esportazioan, merkatu kuotaren %9 baitauka; Espainiaren atzetik datoz Herbehereak eta Estatu Batuak.

Nafarroako Gobernua lehen aldiz joan da bere standarekin (96 metro koadro dauzka). Stand horretan Reyno Gourmet marka emango dute ezagutzera; izan ere, marka horren barruan dauden Nafarroako kalitate deiturak finkatzen eta indartzen ari dira.Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria ere egongo da standean; iaz ere parte hartu zuen eta proiektuaren berri ematea jarri zuen helburu.

Era horretan, TNEHak aukera baliatuko du dauzkan aukerak, energia aurrezteko ahalmena eta garraio eta logistika abantailak ezagutzera emateko; eta baita ere jakinarazteko enpresa parke horretan ezartzen diren enpresek asko aurrez dezaketela, azpiegiturak eta zerbitzuak partekatzen dituztelako, enpresen lehiatzeko gaitasuna handitze aldera. Gaur egun, TNEH hedatze prozesu bete-betean dago.

Nafarroako Gobernuaren standean, halaber, foru erkidegoan fruta eta barazkien sektorean aitzindari diren lau enpresa egongo dira.

Lehenik, SAT Huerta de Peralta: laugarren mailako produktuak (erosi eta bere horretan jateko barazkiak eta entsaladak) lantzen dituzte eta "l Huertico" izen komertzialarekin merkaturatzen dituzte. Bigarrenik, Grupo AN: Espainiako nekazaritza elikagaien kooperatiba garrantzitsuenetako bat da eta fruta eta barazki freskoak eta kontserbak egiten ditu, Dantza eta AN selección markekin. Hirugarrenik, Planasa, Plantas de Navarra SA: TACIO marka dauka eta endibia du produktu nagusi. Eta azkenik, Frutas y Verduras CastelRuiz: eskainiko ditu brokolia, Tuterako alkatxofa eta frutak.

Nafarroako jatetxeetako bi sukaldarik parte hartuko dute

Fruit Atraction azokako merkataritza jarduera osatzeko hitzaldiak eta ekitaldiak eskainiko dituzte, estatuko eta nazioarteko profesional ospetsuen eskutik.

Izan ere, Ingurumen, Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Ministerioarekin elkarlanean, Fruta eta Barazki Biltzarra, "Fruit Fusión" antolatu dute. Ekitaldietako batean El Molino de Urdaniz jatetxeko sukaldariburuak, David Yarnozek, parte hartuko du; jatetxe horrek Michelin izar bat dauka, Nafarroako beste birekin batera. Hitzaldia gaur arratsaldean emango du, izenburu honekin: "Barazkiak eta ardoak, erronka handia". Hitzaldian Yarnozek bi plater egingo ditu, bata Tuterako alkatxofekin eta bestea porruekin. Gero, Iruñeko Luismix Vinos ardotegiko Luis Miguel Sanzek plater horiek egokien iruditzen zaizkion ardoekin ezkondu beharko ditu.

Sektoreko adituek debateak eta tailerrak ere egingo dituzte. Urriaren 22an, adibidez, eguerdiko 12.30ean, Jose Urangak, Produktu Ekologikodun Enpresen Espainiako Federazioko kide eta El Portal de Descalzos jatetxeko sukaldariak, "Tomatearen berreskuratze gastronomikoa" eztabaidan parte hartuko du

.
Dokumentazioa:
http://dl.dropbox.com/u/5635654/cat.wmv

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa