(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak TERRITORIAL 2010 informazio geografiko, kartografiko eta katastralari buruzko konferentzia antolatu du

osteguna, 2010.eko urriak 21

Baluarten azaroaren 18an eta 19an egingo diren jardunaldietan izena emateko epea irekita dago


Territorial 2010 konferentzia

Territorial 2010 konferentziaren irudia.

Nafarroako Gobernuak

TERRITORIAL 2010 Informazio Sistemei buruzko Konferentzian izena emateko epea ireki du. Hain zuzen ere, konferentzia Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian egingo da azaroaren 18an eta 19an.

Jardunaldiak Presidentzia, Justizia eta Barne Departamentuak sustatu ditu, Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemaren (SITNA) bidez. Jardunaldiotara lurralde informazioaren tratamenduan espezialistak direnak bertaratuko dira eta hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola, Espainiako araudia INSPIRE Europako zuzentaraura egokitzea. Araudi horren bidez, Europar Batasuneko herrialde eta eskualde guztiek liburutegi kartografiko handia formatu digitalean hiru fasetan –zuzentarauko hiru eranskinekin bat etorriz- garatzeko lankidetzan aritzea nahi da.

Zuzentarauaren bidez lurralde informazioaren tratamenduan inplikatutako Europako Erkidegoko eragileek informazioa eta ezagutzak trukatzea sustatuko da, datu espazialen Europako azpiegitura sortzeko asmoz.

Era berean, konferentziaren bidez sektorearen egoera jorratuko da hainbat arlori dagokienez, hala nola kartografia, katastroa, lurraldearen antolamendua, ingurumena, toponimia eta larrialdietako laguntza. Izena ematea doakoa da eta internetetik egin daiteke.

Jardunaldiak azaroaren 18an hasiko dira, ‘Lurralde informazioaren egoera eta ikuspegiak’ hitzaldiarekin. Programaren barruko beste guztia lan-saioen inguruan antolatuta dago, eta horietan hainbat erakundetako agintariek parte hartuko dute, hala nola, Informazio Geografikoaren Zentro Nazionalak, Institutu Geografiko Nazionalak, Andaluziako eta Kataluniako institutu kartografikoek, Tracasak eta SITNAk.

Zikloan Tracasa, Institutu Geografiko Nazionala eta Sustapen Ministerioa lankidetzan arituko dira, eta hurrengo hauek babesten dute: Nafarroa 2008/2011 Nazioarteko Plana, Iruñerriko Mankomunitatea, Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra SA, Acciona, Esri España, Renfe, Zabala Innovation Consulting eta Google.

Jardunaldiak TERRITORIAL 2000 konferentziaren hamargarren urteurrena dela-eta antolatu dira. Konferentzia horrek oihartzun handia izan zuen sektore horretan eta, gainera, orduan Nafarroako SITNA Geoataria abian jarri zen, Foru Gobernuan gehien erabiltzen den zerbitzu telematikoetako bat.

Lurralde Informazioko Sistemak, IDENAri lotuta (INSPIRE zuzentarauaren aplikazioaren euskarria izateko gaitu den zerbitzua), urte honetan 24,8 milioi eskaera izan dituzte, hau da, hilean batez beste 2,7 milioi eskaera. Erreminta horren bidez, besteak beste, sateliteko irudiak, 3Dko mapak, meteorologia eta hirigintza informazioa eta katastroko datuak kontsultatu edo behera kargatu daitezke.


 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa