(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdi Agentziak hamabi lagun prestatuko ditu SOS Nafarroako operadore izateko ostirala, 2010.eko urriak 22

Azken azterketa gainditzen duten ikasleek 2011. urteko urtarrilean edo otsailean hasiko dira lanean


Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) antolatutako ikastaroan hamabi ikasle daude. Asmoa da koordinazioko operadore laguntzaileen talde berri bat osatzea, SOS Nafarroako larrialdietarako 112 telefono zenbakiaz ardura daitezen.

Ikastaroak 190 eskola ordu dauzka eta eskolak ematen dituzte SOS Nafarroak Iruñeko Agoitz kalean dauzkan ikasgeletan. Ikastaroa irailaren 27an hasi zuten eta azaroaren 25ean amaituko da. Orduan ikasleek azken azterketa egin beharko dute eta kalifikazioa ("gai" edo "ez gai") Nafarroako Administrazioaren Institutu Publikoko (NAPI) Segurtasun Eskolak emango die.

Asmoa da operadore berriak urtarrila amaieran edo otsaila hasieran hastea lanean, behin NAPIk dagozkion izapideak amaitzen dituenean.

 

Ikastaroa 2009ko irailean hasitako oposizio prozesu batean azken fasea da. Helburua da ikasleek NLAko azpiegiturak ezagutzea, dagokien lana egiteko abilezia garatzea eta 112 telefono zenbakira heltzen diren deiak gestionatzeko sistema erabiltzen ikastea.

Horretarako, eskoletan eduki hauek landuko dituzte: Babes Zibileko Zuzendaritzaren, SOS Nafarroaren, Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Zerbitzuaren, Foruzaingoaren eta langile boluntarioen protokoloak; telealarma sistema; genero indarkeriako kasuak tratatzeko jarduerak; larrialdietarako garraioa eta osasun laguntza mobilizatzea; eta lehen mailako arreta zerbitzuen funtzionamendua, besteak beste.

Halaber, ikasleei erakutsiko diete SOS Nafarroara jotzen duen jendea egoki nola tratatu eta, baita ere, krisi akutuetan erabiltzaileek izaten dituzten nahaste psikologikoen aurrean edo larrialdien arretan inplikatutako profesionalek izan ditzaketen erreakzioen aurrean nola jokatu.

Azkenik, bide eta geografia jakintzak eta ezaguera teknikoak jasoko dituzte, NLAko operadoreek egiten dituzten koordinazio lanetarako ezinbestekoak.

Nafarroako Larrialdi Agentziak milioi bat dei jaso zituen 2009an eta 305.737 larrialdi gestionatu zituen; horretarako, 159.184 bitarteko mobilizatu zituzten

.


   


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa