(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bost ikastetxe eta institutu saritu dituzte ikasgeletan garapenerako hezkuntza lantzeagatik ostirala, 2010.eko urriak 22

Arbizuko ikastetxea; Iruñeko Santa Teresa de Jesús, Bernat Etxepare eta Escuelas de San Francisco; eta Tuterako Valle del Ebro institutua dira


Saritutako zentroetako ordezkariak

Bost ikastetxe eta institutu saritu dituzte ikasgeletan garapenerako hezkuntza lantzeagatik. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako bost ikastetxe eta institutu saritu ditu ikasgeletan garapenerako hezkuntza lantzeagatik. Hauek dira saritutako zentroak: Arbizuko Haur Hezkuntzako ikastetxea; Iruñeko Santa Teresa de Jesús (teresarrak) ikastetxea, Bernart Etxepare Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eta Escuelas de San Francisco ikastetxea; eta Tuterako Valle del Ebro Bigarren Hezkuntzako Institutua.

Sariak Nafarroako Eskola Solidarioen lehenengo topaketan eman zituzten, Hezkuntza Departamentuko ekitaldien aretoan. Aipatu departamentuak eta Nafarroako GGKEen koordinakundeak antolatutako ekitaldian, Eskola Solidarioen lan-plana aurkeztu zen 2010-2011 ikasturterako.

Ekimena Hezkuntza Departamentuak irakasleak gai horretan trebatzeko antolatutako mintegi bat dela-eta sortu zen. Modu horretan, Garapenerako Hezkuntzaren Estrategia Sektorialera bildutako Nafarroako Gobernuaren konpromiso bat betetzen da. Horren arabera, garapenerako hezkuntza programa abian jarriko da hezkuntza formalaren maila desberdinetan, Hezkuntza Departamentuaren, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Nafarroako GGKEen koordinakundearen arteko lankidetza-hitzarmena dela bide.

Ekitaldian ehun bat pertsonak parte hartu zuten, besteak beste, garapenerako hezkuntzaren balioak aplikatzeko interesa duten irakasleak, Nafarroako GGKEetako ordezkariak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Lankidetza Zerbitzuko ordezkariak. Era berean, Eskola Solidarioen programan lankidetzan aritzen diren Iruñeko Udaleko eta Rinaldi Fundazioko ordezkariak ere bertaratu ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa