(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak jarri du martxan EBk posta zerbitzuak liberalizatzeko ezarritako prozesua astelehena, 2010.eko urriak 25

Europako edozein enpresak egin dezake kontratua; beraz, amaitu egingo da Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos sozietatearen monopolioa


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du prozesu bat hastea foru administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomoen posta zerbitzua Europar Batasunak ezarritako parametroei jarraiki kontratatzeko. Izan ere, EBk agindutakoaren arabera, estatu kideetan zerbitzu hori liberalizatzeko azken eguna 2010eko abenduaren 31 da.

Gauzak horrela, Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA enpresaren monopolioa amaitu egingo da, kontratua 2011tik aurrera zerbitzu hori eman nahi duten enpresa guztiek egin baitezakete.

Foru administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomoen posta komunikazioen gaineko kontratuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak egiten ditu. Hala, Departamentuak zerbitzu hori 2014ra arte esleitzeko prozesua jarri du martxan; esleipenaren zenbatekoa 9,1 milioi eurokoa da (urtero 2.277.900 euro).

Kontratua 2008/6/CE zuzentarauari jarraiki egingo dute; izan ere, zuzentarauaren arabera, abenduaren 31 da foru erkidegoan posta zerbitzuak liberalizatzeko azken eguna.

Gobernuak publizitate komunitarioko prozedura bat jarri du martxan. Beraz, Europako edozein enpresak aurkez dezake Nafarroako Administrazioko posta gestionatzeko eskaintza; enpresek, betiere, baldintzen agirietan jarritako baldintzak bete behar dituzte eta eskatutako estaldura emateko ahalmena eduki behar dute.

Gaur egun, administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomoen departamentuek erabiltzen duten posta zerbitzuen %96 gutunak eta ziurtagiriak dira; gainerako %4 dira paketeak, publizitatea eta liburuak.

Telegrama oso gutxi bidaltzen dituzte. Posta zerbitzua gehien erabiltzen dutenak Justizia Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Ogasuna eta Osasun Departamentua dira.

Ziurtagiri elektronikoak gutxi erabiltzen dituzte, herritarren eskaria urria delako; hala ere, Nafarroako Gobernuak aurreikusi du ziurtagiri elektronikoen erabilera handitu egingo dela.

Gutunak eta ziurtagiriak telematika bidez bidaltzeko, herritarrek Esleitutako Helbide Elektronikoa (EHE) eduki behar dute, administrazioak helbide horretara jotzeko. Enpresa esleipendunak bermatu behar du komunikazioek legez ezarritako baldintzak betetzea, egindako igorpen digitalen gastuak bere gain hartu behar ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa