(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Gamesa eta Fluitecnik enpresek Altsasuko industri proiektu berria aurkeztu dute astelehena, 2010.eko urriak 25

Fluitecnikek modulu fotovoltaikoak egingo ditu Gamesarena zen pala fabrikan eta 46 lanpostu sortuko ditu


Transcripción textual del video

Gamesak Altsasun daukan pala fabrika berriz industrializatzeko proiektu berria aurkeztu dute gaur Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak, Gamesako presidente Jorge Calvetek eta Fluitecnikeko zuzendari nagusi Alberto Madozek. Proiektuaren arabera, Fluitecnikek modulu fotovoltaikoak egiteko fabrika bat jarriko du.

Proiektua sinatu dute

Jorge Calvet, Sanz Lehendakaria eta Alberto Madoz. ( irudia handitu )

Gamesak Altsasun daukan pala fabrika berriz industrializatzeko proiektu berria aurkeztu dute gaur Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak, Gamesako presidente Jorge Calvetek eta Fluitecnikeko zuzendari nagusi Alberto Madozek. Proiektuaren arabera, Fluitecnikek modulu fotovoltaikoak egiteko fabrika bat jarriko du.



Maiatzean, Miguel Sanz eta Jorge Calvet elkarlanean aritu ziren, Altsasuko instalazioak berriz industrializatzeko. Horretarako, lan talde bat sortu zuten Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko eta Gamesako ordezkariekin. Talde horrek enpresa aukerak aztertu ditu eta instalazioak berriz industrializatzeko proiektu bat egin du.

Lan horri esker, Altsasurako industri proiektu berri bat mamitu dute. Izan ere, enpresak ados jarri dira eta Fluitecnikek fabrika berri bat jarriko du Altsasun.

Hori adierazi du Sanz Lehendakariak prentsaurrekoan, eta azpimarratu du akordio hori bi enpresek Gamesaren Altsasuko fabrika ixtearen ondorioak arintzeko egin duten ahaleginaren fruitu dela. Sanzek gogoratu du industrializazio prozesu horretan foru administrazioak zeregin handia izan duela; prozesuari Sunsundegui enpresarekin ekin zitzaion.

Gamesako presidenteak eta Fluitecnikeko zuzendariak nabarmendu dute estu-estu aritu direla elkarlanean eta Nafarroaren alde egiteko konpromisoa hartu dutela.

Gamesak 150 langile dauzka eta horietatik 71 enpresak foru erkidegoan dauzkan beste fabrika batzuetara eraman dituzte. Beste 55 Gamesaren Agoitzeko instalazio berrietan daude lanean.    
Prentsaurrekoa

Altsasuko industri proiektu berriaren aurkezpena. ( irudia handitu )

2,2 milioi euroko inbertsioa



Akordioaren oinarria Gamesa eta Fluitecnik enpresen bezero-hornitzaile harremana da.

Borondatezko harreman horri eta dagozkien esperientzia arloak uztartzeko interesari esker, epe luzerako lankidetza konpromisoak hartu dituzte Europan, Estatu Batuetan eta Txinan. Horregatik eta Fluitecnikek eguzki modulu fotovoltaikoak egiteko fabrika berri bat jartzeko interesa zeukalako moldatu dute proiektua.

Altsasuko fabrikan, esan bezala, modulu fotovoltaikoak egingo dituzte eta, era horretan, Fluitecnikek fabrikazio ahalmena handituko du: Portugalgo fabrikan daukana bikoiztuko du. Enpresak bi ekoizpen ildo izango ditu, bakoitza urteko 15 MWekoa; urtean, beraz, 30 MW ekoiztuko ditu.

Instalazioak eta bulegoak egokitzeko eta makinak eta ekoizpen ildoak jartzeko, 2,2 milioi euro inbertituko dituzte, gutxi gorabehera.

Fabrikan 46 langilek egingo dute lan eta lanpostu guztiak berriak izango dira. Ekoizpen prozesua oso espezifikoa denez, langileak hiru hilabetean prestatuko dituzte. Prestakuntza hori, bitarteko buruek behintzat, Fluitecnikek Portugalgo Moura herrian moduluak egiteko daukan fabrikan jasoko dute.

Fluitecnikek egindako ezarpen planaren arabera, instalazioak egokitzeko obrei 2010eko azaroa hasieran ekingo diete eta hurrengo hilabeteak, martxo amaierara arte, fabrikazio ildoak jartzen, langileak prestatzen eta ekoizpen prozesua probatzen emango dituzte. Serie ekoizpena apirilean eta maiatzean hasiko dute eta ekainerako fabrikazio osoa martxan egongo da.

Gerora begira, Altsasuko fabrikan ekoizpen ildoak gehitzeko eta langile gehiago kontratatzeko aukera izango dute.

Akordioaren arabera, gainera, Gamesak Altsasuko fabrika itxi zuenean enplegua erregulatzeko egin zuen espedientearen ondorioz kontratua amaitutako langileek lehentasuna izango dute fabrika berrian lan egiteko hautagaiak balioesteko prozesuan.

Proiektuari ekin diotenez, Altsasuko instalazioak berriz industrializatzeko proiektua egiteko osatutako lan taldearen lana amaitutzat jo dute.  

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa