(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuak Espainiako Medikamentu Agentziaren saria jaso du asteartea, 2010.eko urriak 26

Medikamentuen erabilerak dituen arriskuen prebentzioan egindako lana aitortu du


Victor Napal saria jasotzen

Napal medikua (eskuinean) saria jasotzen Ramón Palop Espainiako Medikamentu Agentziakoaren eskutik. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuak Medikamentu eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak farmakozaintza eginkizunetan nabarmentzen diren pertsona edo entitateei ematen dien saria jaso du, Farmakozaintza Jardunaldien hamargarren edizioan, Valladoliden.

Saria Víctor Napal medikuak, Nafarroako Ospitale Guneko (iraganean, Nafarroako Ospitalea) "A" eraikineko Farmazia Zerbitzuko buruak, jaso zuen.

Sariaren bidez 1991n ospitale zentro horretan sortutako Nafarroako Farmakozaintza Zentroak egin duen lana aitortu da. Zentroaren helburu nagusia farmakozaintza jarduerak sustatzea da, hau da, merkaturatu ondoren medikamentuak erabiltzeak dituen arriskuei aurrea hartzea, arriskuak kuantifikatzea, ebaluatzea eta prebenitzea. Horretarako, pazienteek medikamentuak nola erabiltzen dituzten eta medikamentu horiek dituzten ondoreak aztertzen dira, eta kontrako erreakzioen berri ematen da. Horri esker, arrisku horiek saihesteko beharrezko neurriak har daitezke.

Farmakozaintza sistema Nafarroan

Aipatzekoa da Nafarroa, Kantabriarekin eta Kataluniarekin batera, aitzindaria izan zela mota horretako jarduerak abiatzen. Horri esker, osasun-profesionalak sentsibilizatu ahal izan dira medikamentuen kontrako erreakzioak jakinarazteko, farmakozaintza jarduera eguneroko lanbide egineran txertatuz. Modu horretan, medikamentuen segurtasun arazoei aurrea hartzea eta medikamentuen arrisku ezagunak minimizatzea lortzen duten neurriak ezartzea lortzen da. Espainiako Medikamentu Agentziak jasotako jakinarazpen guztiak koordinatu eta kontrako erreakzioei buruzko informazioa sortzen du, eta modu horretan, osasun-agintariek neurri arautzaile zehatzak har ditzakete, mota horretako erreakzioak eragiten dituen medikamentua merkatutik kentzea barne hartuta.

Nafarroan, osasun profesionalek aurkeztutako jakinarazpenak asko izan dira: 2009an 394 aurkeztu ziren, eta lanbide estamentu desberdinak inplikatu zituzten: medikuak (jakinarazpenen %75,6), farmazeutikoak (%11,7) eta beste profesional batzuk (%12,7).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa