(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, sistema judizialaren digitalizazioa sustatze aldera, hitzarmen bat sinatu du Justizia Ministerioarekin asteartea, 2010.eko urriak 26

Caamaño ministroak eta Caballero lehendakariordeak akordio bat sinatu dute, epaitegien sareko lana hobetzeko


Lankidetza hitzarmena sinatu dute Francisco Caamaño Justizia ministroak, Javier Caballero lehen lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, eta Sebastian Muriel Industria Ministerioaren mende dagoen Red.es enpresa erakunde publikoko zuzendari nagusi. Lankidetza hitzarmenaren helburua da Justizia arloan zerbitzu publiko digitalak garatzea, Ius+reD programaren esparruan.

Hiru aldeko hitzarmen horretarako gehieneko inbertsioa 992.006 eurokoa da (2010-2012 aldirako) eta Estatuaren Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Gobernuak zati berdinetan finantzatuko dute. Asmoa da foru erkidegoak Justizia modernizatzeko estrategiaren barruan egiten dituen jarduerak osatzea.

Hitzarmenari esker, gainera, estatuan jarduera koordinatuak egin ahal izango dituzte, Justizia Administrazioaren eredua arina eta teknologia aldetik aurreratua izan dadin, 2009-2012 aldirako Justizia Modernizatzeko Planari jarraiki.

Hitzarmena abuztuaren 23ko bileran onartu zuen Gobernuak. Dokumentu horretan jasotako jarduerek ahalbidetuko dute Nafarroan espediente judizial digitalak ezartzea (hainbat proiektu medio), informazio sistemetara modu seguruan sartzea, bistak grabatzeko sistemak hobetzea, foru erkidegoko Justizia Administrazioan IKT azpiegitura jartzea.

Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua modernizatzen ari dira, dagoeneko ezarrita dagoen Avantius sistema garatuz. Zehazki, sistema horretan integratuko dituzte bisten grabazioa, erreguen trukea eta Justizia Ministerioaren erregistro orokorrak.

Halaber, Departamentua eskaneatutako dokumentuak Avantius sisteman sartzen ari da, baita sistema Bulego Judizial berriari eta Justizia Ministerioaren bateragarritasun testari egokitzen ere.

Aldi berean, hainbat proiektu ari dira gauzatzen: segurtasun indarrentzako web zerbitzu bat jartzea, salaketak Internet medio bidera ditzaten; datuak eta estatistikak Estatuko Fiskaltza Nagusiko SIC sistemara bidaltzea; eta doako justizia bideratzeko aplikazio berri bat sortzea

.

Ius+reD programa



Avanza 2 Planaren esparruan, Justizia Ministerioak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten apirilaren 20an, Justizia Administrazioan zerbitzu publiko digitalak jartzeko.

Hitzarmenaren izena da Ius+reD programa. Asmoa da Justizia Modernizatzeko Plan Estrategikoan (2009-2012) aurreikusitako garapen teknologikoaren oinarriak jartzea, Red.es enpresa erakunde publikoaren bitartez.

Justizia arloan eskumena duten autonomia erkidegoek ere parte har dezakete hitzarmenean.

Justizia Modernizatzeko Plan Estrategikoan (2009-2012) aurreikusitako informazio sistema berriak abian jartzen laguntze aldera, hitzarmenean jarduera hauek jaso dituzte: espediente judizial digitala ezartzen hastea, bista aretoetan ikus-entzunezko grabazioak egiteko sistema digital berriak eta bideokonferentzia ekipamendua jartzea, idazkari judizialei sinadura elektronikoa ematea, eta Justizia arloan eskumena duten autonomia erkidegoek prozesuak gestionatzeko dituzten sistemen arteko elkarreragingarritasuna bermatzea.

Aurreikusi dute, baita ere, bake epaitegietako lana informatizatzea eta digitalizatzea, eta erregistro zibilarekin zerikusia duten izapideetarako autozerbitzura kiosko elektronikoak jartzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa