(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaien Departamentuak minusbaliatuei arreta emateko lehen plan integrala aurkeztu du, 2010-2013 aldirako asteartea, 2010.eko urriak 26

Planaren aurrekontua 129 milioi eurokoa da, eta helburua minusbaliatuen eskubideak bermatzea, autonomia pertsonala sustatzea eta eskubide eta aukera berdintasuna bultzatzea


Transcripción textual del video

María Isabel García Malo: "plan horrekin aurrerapauso handiak emango ditugu Nafarroako minusbaliatuentzat oso garrantzitsuak diren gaietan: eskuragarritasun unibertsala, ikusgarritasuna, eskubideak bermatzea, autonomia pertsonala sustatzea eta eskubide eta aukera berdintasuna. Gai horiek landuz minusbaliatuak gizartean erabat integratzea lortu behar dugu; funtsean, minusbaliatuen eta haien familien premiei erantzun egokia ematea".

Plana aurten hasi eta 2013an amaituko da.

Plana ez da bakarrik Gobernuak minusbaliatuekin daukan konpromisoaren fruitua: jendea asko aritu da elkarlanean eta egin duten ahalegina eta elkarrizketarako gaitasuna eskertu nahi diet. Hilabete askoan aritu gara lanean Administrazioak eta minusbaliatuen eta haien ordezkari diren erakundeek erabat adostutako dokumentua hori sortzeko.

Proiektuko neurri batzuk mamitzeko, gainera, Nafarroako toki erakundeen jarduerak koordinatu beharra daude; horregatik, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa ere aritu da plana lantzen.

José María Etayo, CORMIN batzordeko lehendakaria: Garai zailak bizi ditugu eta planak garrantzi handia dauka, baita ildo estrategikoak, kronogramak, datak, segimendua eta berrikuspena sinatzea lortu izanak ere. Aurrerapauso bat da.

Minusbaliatuei arreta emateko plan integralaren aurkezpena

Garcia Malo eta Cormineko kideak, plana aurkezteko ekitaldian ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Departamentuko kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, minusbaliatuei arreta emateko lehen plan integrala (2010-2013) aurkeztu du. Plana aipatu departamentuak egin du, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia medio, eta aurrekontua 129 milioi eurokoa da.

Aurkezpen ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Nafarroako Minusbaliatuen Ordezkarien Batzordeko (Cormin) lehendakaria, Jose Maria Etayo, lehendakariordea, Isabel Urzainqui, eta diruzaina, Jorge Artazcoz. Cormin erakundean daude bilduta Nafarroako minusbaliatu elkarte gehienak.

Plan hori Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean ezarritakoari jarraiki egin dute. Izan ere, lege horretan aintzatetsi zuten, estatuan lehen aldiz, herritarrek gizarte zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa dutela eta, eskubide hori bermatzeko, plan estrategiko eta sektorialak egin behar direla.

Garcia Maloren ustea hau da: "plan horrekin aurrerapauso handiak emango ditugu Nafarroako minusbaliatuentzat oso garrantzitsuak diren gaietan: eskuragarritasun unibertsala, ikusgarritasuna, eskubideak bermatzea, autonomia pertsonala sustatzea eta eskubide eta aukera berdintasuna. Gai horiek landuz minusbaliatuak gizartean erabat integratzea lortu behar dugu; funtsean, minusbaliatuen eta haien familien premiei erantzun egokia ematea".

Proiektuaren edukia

Minusbaliatuei arreta emateko plan integralak (2010-2013) hiru atal dauzka.

Lehenbizikoan Nafarroako minusbaliatuen egoera sakon aztertu dute: foru erkidegoan dauden minusbaliatuen kopurua, ezaugarriak (adina, sexua, eta minusbaliotasun mota eta maila), banaketa geografikoa eta premia ekonomikoak. Deskribatu dituzte, baita ere, minusbaliatuen osasun beharrak, egiten dituzten jarduerak eta eguneroko bizitzan nola moldatzen dira (mugikortasuna eta eskuragarritasuna, besteak beste).

Bigarren atalean azaldu dute babes sozialeko sistemek zer eskaintzen dieten minusbaliotasunak eta mendetasunak dituzten herritarrei. Horretarako, dauden prestazioak bildu dituzte, dagokien behar motaren arabera; hori, lehenbiziko atalarekin batera kolektiboaren egoeraren diagnostikoa osatzeko.

Esan bezala, bigarren atalean gizarte zerbitzuen sisteman eta foru erkidegoan eskaintzen diren gizarte babeserako beste sistema batzuetan dauden prestazioei buruzko informazioa eman dute: minusbaliotasun mota bakoitzerako etxez-etxeko arreta, arreta goiztiarreko programak, aisia zentro espezializatuak, etxebizitzak egokitzeko dauden diru-laguntzak, zerga murrizketak, e.a. Halaber, aztertu dituzte minusbaliatuen enplegua sustatzeko erabiltzen bitartekoak, enplegu eta hezkuntza zentro bereziak eta arlo horietako programak.

Azkenik, hirugarren atalean plana bera zehaztu dute.

Proiektuaren helburu orokorrak ezarri eta hamahiru ildo estrategiko zehaztu dituzte: ingurunearen eskuragarritasun unibertsala, genero berdintasuna sustatzea, minusbaliotasuna landa-eremuan, kalitatea hobetzea, gizarte partaidetza, sentsibilizazioa, informazioa eta prestakuntza, osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, enplegua, etxebizitza, kultura, turismoa, aisia eta kirola, eta ikerketa.

Atal horretan helburuak lortzeko neurri eta jardueren kronograma ere egin dute.

Gainera, batzorde tekniko bat sortzea erabaki dute, planaren ezarpena eta garapena ikuskatzeko eta ebaluatzeko, batetik; departamentuak koordinatzeko, bestetik; eta txostena egiteko, azkenik.

Plana egiteko Cormin batzordearen barruan dauden erakunde guztien ekarpenak hartu dira kontuan, baita foru erkidegoko gizarte agente guztienak ere.

Aurreproiektuaren datuak 2008ko abenduaren 2an aurkeztu zituzten eta, orduan, 20 eguneko partaidetza prozesu bat jarri zuten martxan. Denbora horretan, aurreproiektua herritarrek ikusteko moduan egon zen Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren atarian. Guztira 209 ekarpen jaso zituzten eta horietatik 131 sartu zituzten behin betiko planean, Corminek eskatuta.

Plana zeharkakoa da: ezarritako jarduera eta neurriak aurrera eramateko Nafarroako Gobernuaren hamabi departamentuk parte hartu behar dute, nahiz eta proiektuaren egilea eta burua Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua izan.

Honako hauek dira, zehazki, parte hartuko duten departamentuak: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua; Ekonomia eta Ogasun Departamentua; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Hezkuntza, Kultura eta Turismo Departamentua; Osasun Departamentua; Herri Lan Departamentua; Garraio eta Komunikazio Departamentua; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua; eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua. Proiektuko neurri batzuk mamitzeko, gainera, Nafarroako toki erakundeen jarduerak koordinatu beharra daude; horregatik, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa ere aritu da plana lantzen.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa