(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 2011ko Aurrekontuen Legearen aurreproiektua aztertu du asteazkena, 2010.eko urriak 27

Gobernuak ostiralean onartuko du eta, gero, Parlamentura bidaliko du


Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (EGK) 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektua aztertzeko bildu da gaur goizean, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla, buru zela; datorren urterako aurrekontu orokorrean, gastua 4.188,2 milioi eurokoa da.

Bilera hasi baino lehen, Miranda lehendakariordeak esan du EGKak uztailean egindako bileran hainbat agente sozialek (Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak, Irache Kontsumitzaileen Elkarteak eta ELA sindikatuak, besteak beste) aurrekontuak egiteko proposamenak aurkeztu zituzten eta gehienak onartu egin dira.

EGKak 2011ko Zerga Neurrien Legearen aurreproiektua ere aztertu du.

Araudiaren arabera, ezinbestekoa da Kontseiluak balioespen horiek egitea. Hala, datorren ostiralean, hilaren 29an, Gobernuak onartu egingo ditu dokumentuak, bilera berezian, eta gero Foru Parlamentura bidaliko ditu, eztabaidatu eta bozkatu ditzaten.

Gizarte eta Ekonomia Kontseiluaren zereginak eta osaera

EGK Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren mende dagoen aholkularitza organoa da. Kontseiluak 28 kide dauzka, burua barne; burua aipatu departamentuko kontseilaria da.

Organoaren zeregin nagusia da txostenak eta irizpenak egitea gai sozioekonomikoak arautzen dituzten foru legeen aurreproiektuen gainean (bereziki Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuaren gainean) eta arlo hauen inguruko gaietan: ekonomia, zergak, lana, nekazaritza, enplegua eta gizarte ongizatea. Hori, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak eskatuta eta, baita ere, bere kasa.

EGK erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: Foru Erkidegoko Administrazioa; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa; UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LAB sindikatuak; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (NEK); Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkartea; Irache Kontsumitzaileen Elkartea; Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkartea; EHNE Nafarroa nekazaritza sindikatua; Nafarroako Lan Enpresen Elkartea; Gurelur elkarte ekologista; Nafarroako Unibertsitatea Publikoa; Santa Maria la Real Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea.

Aurrekontuen gakoak

Nafarroako 2011ko aurrekontuak antolatu dituzte oreka lortzeko eta defizit publikoa gutxitzeko asmoarekin.

Halaber, helburua da jarduera ekonomikoa sustatzea, enplegua sortzeko. Alde horretatik, Nafarroa 2012 Planari bultzada berria eman nahi diote, azpiegitura eta hornidura produktiboetan inbertituz; horretarako, 259,7 milioi euro jarriko dituzte. Zenbateko horri gehitu behar zaio Planean 2011rako jasotako aurrekontuaz aparteko finantzaketa (440,6 milioi euro). Beraz, datorren urteko inbertsioa guztira 700,3 milioi eurokoa izango da.

2011n abiadura handiko trenaren obrak hasiko ditugu Nafarroan, eta obra horietan Foru Gobernuak 43,2 milioi euro inbertituko ditu. Horrela, obrak lehenago hasiko dira, ADIFek 2013tik aurrera ordainduko baititu obrak.

Inbertsio publikoa jarduerak eta enplegua sortzeko motor ekonomikotzat hartzeaz gain, aurrekontuetan apustu handia egin dute I+G+B arloan inbertitzearen alde: 137,6 milioi euro jarriko dituzte, hau da, ekimen publikoko inbertsioaren BPGren %0,72.

Enplegu Planari 57,1 milioi euro egokitu dizkiote, eta krisiari aurre egiteko neurrietarako 77,3 milioi euro jarri dituzte, batik bat lanpostuak sortzeko. Krisiari aurre egiteko neurriak hauek dira, besteak beste: gizarte enplegu babestuari eustea, oinarrizko errenta dutenen kontratazioa sustatzea, langabeen kontratazioa eta prestakuntza bultzatzea, ekintzaile berriei laguntzea, etxebizitzen birgaitzea sustatzea, sektore turistikoa babestea, hiri merkataritza dinamizatzea, ETEentzako lehia bonu berriak jartzea, VEN Plana (ibilgailu elektrikoena) eta talentua erakartzea.

Nafarroan ekonomiaren onbideratzea egonkortzen ari denez, Foru Gobernuak eutsi egingo dio gizarte gastuari; hori da aurrekontuen hirugarren ardatza.

Zehazki, aurrekontuen %57,8 gizarte gasturako izango da; azken urteetako portzentajerik handiena da, indarrean dauden aurrekontuak baino (%56,7) puntu bat handiagoa. Izan ere, osasun arloko gastuak aurrekontuen %23,3 hartuko du, hezkuntzakoak %15,2, gizarte gaietakoak %9,1, etxebizitzakoak %5,4 eta beste arlo batzuetakoak (%4,8); horien guztien batura da gizarte gastuari dagokion %57,8.

Aurrekontuen laugarren ardatza da Nafarroako toki erakundeak babestea.

Departamentuka, Toki Administraziokoan bakarrik igo da aurrekontua, 2010ekoarekin alderatuta: %1,46, hain zuzen.

Eta 2011ko aurrekontuen bosgarren ardatza da funtsezkoak ez diren partidetan aurreztea.

Hala, aurrekontuko 3.875 gastu ildoetatik (langileenak kontuan hartu gabe) 2.310 ildotan gastua murriztu egin da eta 1.762 ildo (%76,3) gastu arruntari dagozkio.
Dokumentazioa:
Principales cifras del anteproyecto de Presupuestos Generales para 2011

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa