(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak Iruñeko eraikuntzako eskola tailerra itxi du osteguna, 2010.eko urriak 28

Bertan 60 gazte trebatu dira igeltserotzan, hargintzan eta arotzerian


José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak 2008ko azaroan abian jarritako Iruñeko eraikuntzako eskola tailerra itxi du gaur goizean, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea alboan zuela. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, proiektu honetan 1,5 milioi euroko ekarpena baino handiagoa egin du.

Programaren bi urteetan, langabezia-egoeran zeuden 60 gaztek lan prestakuntza jaso dute igeltserotzan -30-, hargintzan -15- eta arotzerian -15-, prestakuntza eta enpleguko programa misto baten bidez, lana eskuratzeko duten aukera hobetze aldera. Hasiera-hasieratik, prestakuntza eta lana aldi berean egiten dira.

Modu horretan, hainbat lan egin dira, besteak beste, hirugarren adinekoentzako "Txoko Berri" tutoretzapeko lau apartamentu zaharberritzea San Juanen; Iruñeko San Francisco ikastetxean zurezko leihoak berriz eraikitzea; harresietako hormatalak konpondu eta garbitzea eta ateak konpontzea Iruñeko Ziudadelan; eta behe solairuak eta udal etxebizitzak egokitzeko lan txikiak.

Espezialitate bakoitzeko prestakuntza beste prestakuntza jarduera batzuekin osatu da, lana lortzeko eta garapen pertsonalerako aukerak handitzeko. Zehatz esanda, ikasleei laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza, alfabetizazio informatikoa, eskorga jasotzaileak gidatzea, gizarte-trebetasunen eta lana bilatzeko estrategien arloko prestakuntza eskaini zaizkie.

Ikasleek prestakuntza eta lanbide-praktikak txandakatzen dituzte

Eskola tailerrak lanerako eta prestakuntzarako zentroak dira, eta horietan, gazte langabeek prestakuntza profesional okupazionala jasotzen dute, lanbide praktikekin txandakatuz (benetako obran lan egitea). Modu horretan, zentrotik irtetean, ikasleak ikasitako ogibidea behar den moduan egiteko gai dira eta lan-munduan sartzea errazagoa da.

Erakunde publikoek, fundazioek eta irabazteko asmorik ez duten beste erakunde batzuek sustatzen dituzte, eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ditu, horiek bultzatzeko ardura duen Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez. Horrez gain, Europako Batzordetik finantzaketa lortzen dute, Europako Gizarte Funtsaren bidez.

          

Eskola-tailer horien bidez, 25 urtetik beherako ikasleen laneratzea lortu nahi da zentroan dauden bitartean edo irteten direnean. Horretarako, ikasleen esku zenbait metodo edo prozedura, giza baliabideak eta laguntza teknikorako tresnak jartzen dira, hain zuzen ere, ikasleak lan munduan sartu ahal izateko.

Proiektuak bi urteko iraupena du. Lehenengo sei hilabeteetan, ikasleek kasuan kasuko espezialitateko ezagutza teoriko-praktikoak jasotzen dituzte eta segurtasunez lan egiten eta hautatutako lanbidean arriskuak saihesteko prebentzio neurriak erabiltzen ikasten dute. Gainerako 18 hilabeteetan, ikasleek eskolaren erakunde sustatzailearekin kontratua sinatzen dute eta erabilgarritasun publiko eta sozialeko eginkizunak gauzatzen dituzte.

Eskola tailer ohikoenak eraikuntza, igeltserotza, hargintza, zurezko arotzeria, arotzeria metalikoa, forjaketa, soldadura, ingurumena, lorezaintza, basoko lanak eta zaharberritzea dira.

Eskola tailerren programa 1985ean hasi zen Espainian, izaera esperimentalarekin, Enpleguko Institutu Nazionalaren zuzendaritzapean eta kontrolpean. Programa hori gazteengan enplegua sustatzeko neurri moduan sortu zen, lanarekin eta lanbide praktikarekin txandakatuz eta ondarea zaharberritzeari, ingurumenari eta hiri-inguruari eta eskulangintza ogibideak berreskuratzeari lotutako jardueretan.

Gazte langabeak prestatu eta horiei esperientzia emateaz gain, ogibide zaharrak berreskuratu eta lehen mailako kultura eginkizuna gauzatzen da, zaharberritzen diren monumentuek izaera enblematikoa dutelako eta gazteak lurralde berekoak direlako. Hori dela eta, gazteek autoestimua handitzea eta kasuan kasuko erkidegoetan integratzea lortzen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa