(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Vivir para vivir. Estudio etnológico en el Valle de Lónguida, Aoiz, Valle de Arce y Oroz-Betelu” liburua aurkeztu dute osteguna, 2010.eko urriak 28

Liburua Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioak argitaratu du, leku horietako oroitzapenak berreskuratzeko asmoarekin


Transcripción textual del video

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, aurkeztu du gaur goizean Maria Pilar Saez de Albeniz Arreguiren "Vivir para vivir. Estudio etnológico en el Valle de Lónguida, Aoiz, Valle de Arce y Oroz-Betelu" liburua. Aurkezpen ekitaldira bertaratu da, baita ere, Francisco Jose Enguita, Agoitzeko alkatea eta liburua argitaratu duen Itoiz-Nafarroako Ubidea Fundazioko burua.

Fundazioaren helburuetako bat da, izan ere, Itoitzeko urtegia dagoen zonako ondare kulturalari buruzko azterlanak sustatzea. Hala, 2006an, Agoitz, Artzi eta Orotz-Betelu udalerrietan ikerketa etnologiko sakon bat egiten hasi ziren; 2007an, azterketa eremuari Longida ibarra gehitu zioten. Ikerketa Olcairum Estudios Arqueologicos SL enpresari egokitu zioten, eskarmentua baitauka etnografiaren alorrean. Eta ikerketa horren fruitua da gaur aurkeztu duten liburua.

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek, aurkeztu du gaur goizean Maria Pilar Saez de Albeniz Arreguiren "Vivir para vivir. Estudio etnológico en el Valle de Lónguida, Aoiz, Valle de Arce y Oroz-Betelu" liburua.

Aurkezpen ekitaldira bertaratu da, baita ere, Francisco Jose Enguita, Agoitzeko alkatea eta liburua argitaratu duen Itoiz-Nafarroako Ubidea Fundazioko burua.

Fundazioaren helburuetako bat da, izan ere, Itoitzeko urtegia dagoen zonako ondare kulturalari buruzko azterlanak sustatzea. Hala, 2006an, Agoitz, Artzi eta Orotz-Betelu udalerrietan ikerketa etnologiko sakon bat egiten hasi ziren; 2007an, azterketa eremuari Longida ibarra gehitu zioten. Ikerketa Olcairum Estudios Arqueologicos SL enpresari egokitu zioten, eskarmentua baitauka etnografiaren alorrean. Eta ikerketa horren fruitua da gaur aurkeztu duten liburua.

Testuaren helburua da leku horietako oroitzapenen parte bat berreskuratzea, jasotzea eta iraunaraztea. Ez da lan historikoa, etnografikoa baizik. Zehazki, bibliografia hustu dute, fototekak berrikusi dituzte, eremu horretan jaiotako adindunei galdeketak egin dizkiete, eta lurrei eta lanabesei argazkiak atera dizkiete.

Liburuak hamazazpi kapitulu dauzka, herrietako eguneroko bizitzari buruzkoak: lurralde multzoa, etxea, etxearen zaintza, elikadura, jantziak, herriko sendabideak, abeltzaintza eta artzaintza, nekazaritza, arrantza eta ehiza, basoaren ustiakuntza, beste jarduera batzuk, euskara, igarotze errituak, jaiak, ospakizunak eta herri jainkozaletasuna, elezaharrak, sorginak eta beste pertsonaia batzuk, eta heriotza.

Eremuaren inguruan egin den era horretako lehen lana da. Lehenago artikulu bakar bat zegoen argitaratua (1989), Mikel Aranburuk eta Ortzadar Taldeak Artzibarren inguruan egindakoa. Gaur aurkeztutako liburuaren egileak Agoitzi eta Longidari buruzko beste bi lan ere eginda dauzka.

Liburuaren 1.000 ale argitaratu dituzte eta Agoitzeko Kultur Etxean daude salgai, 12 euroan; asteburuetan herriko Turismo Bulegoan ere eros daitezke. Liburuak 261 orrialde eta argazki ugari dauzka.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa