(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAOk aparteko zenbakia argitaratu du gaur, Foru Eraentza Hobetzeari buruzko Legearen erreformarekin osteguna, 2010.eko urriak 28

Estatuko Aldizkari Ofizialean ere argitaratu da Lorafnaren hogei bat artikulu aldatzen dituen 7/2010 Legea


Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO)

aparteko zenbakia argitaratu da gaur, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren (Lorafna) eraldaketa jasotzeko, hain zuzen ere, hogei bat artikulutan gehikuntzak eta aldaketak egin baitira. Testu berria urriaren 27ko 7/2010 Legera bilduta dago, eta hori Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) ere gaur argitaratu da.

Aldaketa nagusia da legegintzaldiaren epea lau urtera luzatzea Nafarroako Parlamentua desegiten bada eta hauteskundeen deia egiten bada (30. artikulua). Lege berriaren arabera, ganbera desegin egingo da ganbera eratu eta hiru hilabete geroago Foru Gobernuko presidentea hautatu ez bada. Horrez gain, testu berriaren arabera, Nafarroak Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan parte hartuko du, gai horiek Nafarroaren interesak ukitzen badituzte. Era berean, Nafarroako Gobernuko lehendakaria aipatzeko formula aldatu eta aurrerantzean Foru Komunitateko lehendakaria izango da.



Eraldaketan dagoeneko existitzen ez diren irudi juridikoak edo terminologia zaharkituak ezabatu eta esanbidezko aipamena egiten zaie Nafarroako Artekariari zein Nafarroako Kontseiluari, beren maila, garrantzia eta eginkizunak direla-eta testuan agertu behar dutela uste baita. Horrez gain, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari eta Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiari aipamen egin zaie eta Lankidetza Batzordearen eginkizunak hobeto zehaztu dira. Ikuspuntu teknikotik, lau xedapen iragankor indargabetu dira (lehenengoa, bigarrena, bosgarrena eta seigarrena), horietara bildutako manuak behar den moduan beteta daudela jotzen delako.

Eraldaketa EAOn eta NAOn argitaratuta, Nafarroako Gobernuak Lorafna errealitate juridiko-politiko berrira egokitzeko abian jarri zen prozesua amaitu du. Hain zuzen ere, testua ia hiru hamarkadatan indarrean egon da, ia-ia aldaketarik egin gabe, 2001ean izan ezik, Lehendakariari Foru Parlamentua garaiaren aurretik desegiteko ahalmena eman zitzaion eta.

Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak joan den martxoaren 18an Legea gaurkotu eta aldatzeko akordioa sinatu zuten. Estatuarekin ituna egin ondoren, Gobernuak Nafarroako Kontseiluari irizpena eskatu zion, eta aldeko erantzuna lortu zuen. Foru Gobernuak maiatzaren 17an eraldaketa proposamenari buruzko testua Nafarroako Parlamentura igorri zuen, eta joan den ekainaren 10ean onetsi zuen. Irailaren 30ean, Lege berria erabateko gehiengoz onetsi zuten Kongresuan. Senatuak berretsi ondoren, izapidea Gorte Nagusietan burutu zen, eta testua kasuan kasuko aldizkari ofizialetan argitaratzeko zain geratu zen. Orain indarrean jar daiteke.

Azaroaren hasieran NAOren separata bat eskuragarri egongo da, liburu itxuran, Lorafnaren bertsio eguneratuarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa