(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Paperean egiteari uzte aldera NAO berriz antolatzeko proiektuak 4. Zerbitzu Publikoen Kalitate Saria irabazi du osteguna, 2010.eko azaroak 4

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Ospitale Gunearen bi proiektuk accesit bana jaso dute


Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren "Aldizkari Ofiziala paperik gabe? NAO berrantolatzen" proiektuak 4. Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitate Saria jaso du. Saria hilaren 9an entregatuko dute Baluarte Biltzar Jauregian egingo duten ekitaldi batean.



Nafarroako Aldizkariaren Zerbitzuak saria jasoko du, hain zuzen, NAO formatu digitalean jartzeko prozesuaren aintzatespen gisa. Prozesu hori 2009ko uztailean amaitu zuten: aldizkaria paperean egiteari utzi zioten. Hori, ingurumen arrazoiengatik eta administrazio elektronikoa ezartzeko planari jarraiki. Aldizkari digitalean bilaketak egitea errazagoa da eta, gainera, erabiltzaileek abisu pertsonalizatuak jaso ditzakete, baita aldizkaria bera ere helbide elektronikoan.

Foru Gobernuak sustatzen duen sari horretako epaimahaiak, halaber, accesit bana eman dizkie Hezkuntza Departamentuko Kalitate Bulegoari, "Kalitate sareak ikastegi publikoetan" proiektuagatik, eta Nafarroako Ospitale Guneari, zehazki, Nafarroako Ospitale zaharrari, plan honengatik: "Gaixo kirurgikoen segurtasuna hobetzeko estrategia integral bat ezartzea eta ebaluatzea".

Saria jasotzeko hamaika proiektu zeuden. Horietatik bederatzi Nafarroako Foru Administrazioaren mendeko unitateenak ziren: bi Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentukoak, bat Toki Administrazioko Departamentukoa, beste bat Hezkuntza Departamentukoa, bi Osasun Departamentukoak, beste bi Osasunbideakoak, eta azkena Nafarroako Kirolaren Institutukoa. Beste bi proiektuak ziren Barañaingo Udalarena, bata, eta Producción Informática de Navarra SL sozietate publikoarena, bestea.

Proiektuak balioesteko, epaimahaiak honako hauek hartu ditu kontuan: ikuspegia eta diseinua; antzemandako premiei erantzuteko ahalmena; ekintzen gauzatze eta garapen maila, erabilitako bitartekoak aintzat hartuta; epe luzera ebaluatzeko moduko emaitzak, herritarren ikuspegitik daukaten interesa edo eragina; ea zerbitzu publikoan egindako berritzeak, kalitatea hobetze aldera.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa