(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustín Otondo Dufurrenari eman dio astelehena, 2010.eko azaroak 8

Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaileak eta lehenengo presidenteak saria jaso du Hegoamerikako herrialdean nafarrak ordezkatzen egindako ekarpenarengatik


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustín Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaileari eta lehenengo presidenteari emateko foru dekretua onetsi du. Saridunak Espainia Hegoamerikako herrialdean ordezkatzen duten zenbait entitatetan ere parte hartzen du eta nafarrek Txilen izandako agerpenari buruzko ikerketa eta zabalkunde historikoaren –genealogia eta heraldika- zenbait lanen egilea da.

Saria 1997an sortu zen Nafarroako aurrerapenari beren jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea gure mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz.

 

Agustín Otondo

Gobernuak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustín Otondo Dufurrenari eman dio.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea Agustín Otondo Dufurrena Txileko Nafar Etxearen bazkide fundatzaileari eta lehenengo presidenteari emateko foru dekretua onetsi du. Saridunak Espainia Hegoamerikako herrialdean ordezkatzen duten zenbait entitatetan ere parte hartzen du eta nafarrek Txilen izandako agerpenari buruzko ikerketa eta zabalkunde historikoaren –genealogia eta heraldika- zenbait lanen egilea da.

Saria 1997an sortu zen Nafarroako aurrerapenari beren jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea gure mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz.

Saria sortzeko foru-dekretuaren arabera, sariak Karlos III.a Prestuaren izena du, "errege hori biziki nabarmendu baitzen Nafarroako erregeen artean, bere izaera bakezale eta adiskidetzaileagatik, kulturaren eta artearen aldeko ekinbideengatik eta Europako gainerako gorteekin ezarri zituen harreman baketsu eta laguntasunezkoengatik".

Gogoan izan behar da Nafarroako Gobernuak 2010ean beste sei sari eman dituela eta sariok udan eman zituela. Saritutako pertsonak eta entitateak hauek izan dira: Tuterako Orden del Volatín; Arkupeak Jubilatuen Elkartea; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedraduna; Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko presidentea; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa; eta "Les Amis de la Vieille Navarre" elkartea (Nafarroa Zaharraren lagunak), Frantziako Donibane Garazikoa.

Biografia

Agustín Otondo Dufurrena Baztango Erratzu herrian jaio zen 1934ko uztailaren 28an. 1949. urteko lehen hilabeteetan Txilera emigratu zuen, eta herrialde horretan, hasiera-hasieratik, hainbat ogibidetan lan egin zuen okintza sektorean, eta industriaburu izatera iritsi zen. Francisco anaiarekin batera, Bonmesón okindegiak, gozotegiak eta botila-fabrikak ditu, Santiagon kokatuta. Era berean, Estadio Español de Las Condes SA higiezinen enpresaren zuzendaria da.

Jardunean eta zerbitzu publikoan aritzeko gogoa dela eta, kontseilaria (zinegotzia) izan da Santiago hiriburuko Consejo de Desarrollo Comunal de la zona de Las Condes izenekoan. Horrez gain, O’Higgins Probintziako Adiskidetze eta Arbitraje Batzordeko kidea izan zen, enpresaburuak ordezkatuz. Kargu hauek ere izan ditu: Quillota Departamentuko Okindegien Jabeen Sikatuaren bazkide fundatzailea, O’Higgins eta Colchagua probintzietako Okindegien Jabeen Sindikatuko presidentea, Industria Okinen Txileko Federazioaren zuzendaria, Merkataritza Establezimenduen Jabeen Elkarteko zuzendaria (Sideco Oriente), Alonso de Ercilla Txiletar-Euskal Institutuaren bazkide fundatzailea, Euskal Jatorriko Profesionalen Elkarteko bazkide fundatzailea eta zuzendaria, Quillotako Espainiar Zentroaren bazkide fundatzailea, Txileko Espainiar Erakundeen Elkarteko idazkariordea eta zuzendaria eta Txileko espainiar egoiliarren Kontseiluko zuzendari ordezkoa. Agustín Otondo Dufurrena, gainera, erakunde hauetako bazkidea da: Las Condes Kultura Institutua; Las Condes Espainiar Estadioa; Santiagoko Espainiar Zirkulua; eta Txileko Ikerketa Genealogikoen Institutuko kide urgazlea eta diruzaina eta Txileko Espainiar Emigrazioaren Artxibo Nagusiko zuzendaria.

Agustín Otondo Txileko Nafar Etxearen presidenteordea da gaur egun. Patricio Legarraga Raddatzekin batera, "Emigración a Chile del Valle de Baztan (Navarra) en el siglo XX" liburua idatzi du. Lana Nafarroako Gobernuak argitaratu du eta horren gaineko laburpena Revista de Estudios Históricos en Chile aldizkarian agertu zen. Beste liburu batzuk argitaratu ditu, batzuk Nafarroan eta beste batzuk Txilen, hala nola "Diccionario Histórico Biográfico del Valle de Baztan (Navarra)"; "Genealogía, Hidalguía y Blasones de la Familia Otondo, originaria del valle de Baztan (Navarra)"; "Apellidos de Navarra y sus Blasones Familiares"; eta "Fichas de la Emigración a Chile de Navarra y Euskadi". Nafarroako Gobernuak laster "Navarra y la emigración a Chile: genealogía y armas" azterlana argitaratuko du. Eta Txilen kokatutako familien armei eta ildo garaikideei buruz aztertzen jarraitzen du, "Blasonario de la Consanguinidad Ibérica y Heraldario Español, Europeo y Americano" lana osatzeko.



 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa