(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Alacanteko Gastronomiaren Onena azokan parte hartu du asteartea, 2010.eko azaroak 9

Foru erkidegoko bost enpresek dastatzeak eskaini dituzte Reyno Gourmet markak azokan jarri duen stand instituzionalean


Miguel Indurain Alacanteko azokako Nafarroaren standean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Reyno Gourmet markaren bitartez, Alacanteko Gastronomiaren Onena azokan parte hartu du; azoka hilaren 6an, larunbatean, hasi zen eta gaur amaituko da.

Stand instituzionalean Nafarroako bost enpresa hauen ordezkariak hartu dituzte: El Navarrico kontserbak, Arbizu hestebeteak, Fridela, Martiko eta Alconde upategiak

Azokan egin dituzte 170 tailer (aurreko edizioan 50 egin zituzten), ehun dastatze eta hainbat lehiaketa eta hitzaldi; azken horietan 700 profesionalek parte hartu dute.

Gainera, 75 barra inguru eta 10 jatetxe jarri dituzte .

Reyno Gourmet standean egunero egin dituzte dastatzeak, 13.00etatik 16.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.

Hala, bisitariek dastatu dituzte Martiko enpresaren izokin azpizuna, ahate micuita eta urdaiazpikoa; El Navarrico kontserba enpresaren Nafarroako zainzuriak eta Lodosako pikillo piperrak; Arbizu hestebete enpresaren txistorra; Fridelaren kroketak, ajoarriero bolak eta onddo gutiziak; eta Alconde upategien Nafarroako jatorri deituradun ardoa.

Nafarroako pintxo eta dastatze horiek ondo hartu dituzte bisitariek, besteak beste Miguel Indurainek. Izan ere, Nafarroako nekazaritza elikagaien marka babestu nahi izan du, txirrindulari ohia markaren irudi izan baitzen 2008an eta 2009an.

Gainera, Nafarroako standera Espainiako Irrati Nazionaleko "No es un día cualquiera" irratsaioko taldea joan da, buru zituztela Pepa Fernandez zuzendaria eta Jose Maria Iñigo kolaboratzailea .

Nafarroaren standa Alacanteko Gastronomiaren Onena azokan. ( irudia handitu )

 

Nafarroako partaide gehiago

Nafarroako Gobernuaren standeko enpresez gain, azokan ostalari profesional nafarrek ere parte hartu dute.

Azaroaren 8an, adibidez, goi mailako sukaldaritzako biltzarra egin zuten eta Iruñeko Rodero jatetxeko Koldo Roderok hitzaldi bat eman zuen. Halaber, arratsaldean "Barazkiak goi mailako sukaldaritzan" tailerra egin zuten eta han Erreinuko Jatetxeen Elkarteko hiru sukaldarik, Cintruenigoko Maher jatetxeko Enrique Martinezek, Tafallako Tubal jatetxeko Nicolas Ramirezek eta Urdaitzeko El Molino jatetxeko David Yarnozek, bina errezeta egin zituzten foru erkidegoko barazki ezagunenekin.

Orobat, Martikok, azokako babesle ofizialetako batek, ahatekiei buruzko tailer bat egin zuen.

Gainera, Tafallako Tubal jatetxeko Atxen Jimenezi eta beste emakumezko sukaldari tradizionalei omenaldia egin zieten: Ezkaraiko (Errioxa) Echaurren jatetxeko Marisa Sanchezi, Orihuelako (Alacant) Casa Corro jatetxeko Teresa eta Araceli Bernari, eta Bartzelonako Roig Robi jatetxeko Merce Navarrori .

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa