(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan urrira arte 11.747 pertsona gutxiago daude EEEk ukituta asteazkena, 2010.eko azaroak 10

2010ean baimendutako espedienteak 340 izan dira, eta aurreko urteko aldi berean, 555


2010eko urtarriletik urrira, 11.747 pertsona gutxiago daude Nafarroan enplegu erregulazioko espedienteek (EEE) ukituta, 2009ko aldi berarekin alderatuz gero. 17.246 izatetik 5.499 izatera igaro dira, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak gaur zabaldutako datu ofizialen arabera. Beherakada %68koa izan da, eta horretan hurrengoak sartzen dira: baimendutako desegite-espedienteak, kaleratzeak barne hartuta; etete espedienteak, aldi baterako izaera dutenak; baita espediente mistoak ere.



Foru Gobernuko Lan Zuzendaritza Nagusiak urteko lehenengo hamar hilabeteetako datuak modu positiboan baloratu ditu, enpresen egoeran bilakaera onuragarriagoa islatzen baitute. Edonola ere, bilakaera horri 2010eko azken tartean eutsi beharko zaio, ekitaldi osoan joera hori sendotzeko. 2010ean baimendutako espedienteen %90 inguru enpresaren eta langileen arteko aurretiazko akordioari esker egin da. Egoera horretan, lan agintaritzak modu automatikoan onesten du, indarreko legeria aplikatuz.

Eskainitako datuen arabera, 2009ko lehenengo hamar hilabeteak 2010. urteko lehen hilabeteekin alderatuta, 215 espediente gutxiago daude, hau da, %38ko beherakada egon da. 2009an baimendutako 555 espedienteetatik 2010ean baimendutako 340 espedientera igaro da.

Desegite-espedienteei dagokienez, aurten 35 onetsi dituzte, eta 536 langile ukitu dituzte. 2009ko urtarriletik otsailera 47 espediente baimendu zituzten, 1.277 langile ukituta.


 

2010eko etete-espedienteak 302 dira, hau da, 4.840 langile. 2009ko lehenengo hamar hilabeteetan, 498 espediente baimendu zituzten, 14.706 langile ukituz, hau da, espedienteen kopuruari dagokionez %39 egin zen behera eta lanpostuak aldi baterako eten zitzaizkien langileen kopuruak %67 egin zuen behera.

Lan Zuzendaritza Nagusiko datu ofizialen arabera, espediente mistoek (desegiteak eta eteteak aldi berean biltzen dituzte) %70 egin zuten behera eta ukitutako langileen kopuruak ere %90 egin zuen behera. 2010eko urtarriletik urrira 3 espediente baimendu dira, eta iazko aldi berean, 10. Aurten, ukitutako langilak 123 izan dira, eta iaz 1.263.

Joan den urrian, 6 desegite espediente baimendu zituzten, 130 langile ukituta. Etete espedienteak 16 izan ziren, 108 langile ukituta, eta mistoak 3, 123 langile ukituta.

Dokumentazioa:
Datos comparativos enero-octubre 2009/2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa