(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan bingoak eta joko makinak gestionatzeko eta instalatzeko araudi berriak onartu dituzte astelehena, 2010.eko azaroak 15

Arautu dituzte apustuak, on line bingoa eta pilatutako sariak emateko makinen arteko lotura


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak bi foru dekretu onartu ditu, Nafarroan joko makinak eta bingoak gestionatzeko eta instalatzeko arau berriak ezartze aldera. Arauetan jaso dituzte, besteak beste: bi jarduerak teknologia berrietara moldatzea, negozio horiek irekitzeko baldintzak eta joko makina eta modalitate berrien aintzatespena, azken urteetan sektorea asko aldatu baita.

Gaurko bileran, Gobernuak bi foru dekretu onartu ditu, Nafarroan joko makinak eta bingoak gestionatzeko eta jartzeko arau berriak ezartze aldera. Arauetan jaso dituzte, besteak beste: bi jarduerak teknologia berrietara moldatzea, negozio horiek irekitzeko baldintzak eta joko makina eta modalitate berrien aintzatespena, azken urteetan sektorea asko aldatu baita.

Bi dekretuak onartu dituzte Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak proposatuta. Departamentuaren asmoa da Nafarroako joko esparrua beste autonomia erkidegoetako esparruarekin bateratzea eta Jokoaren 16/2006 Foru Legea garatzea.

Beste helburu batzuk dira teknologia berriak erabiltzea ustiaketa zentroak zuzenean hobeto kontrolatzeko, bai zerga aldetik, bai iruzurrak prebenitze aldera; lokaletan gertatzen diren intzidentzien segimendua egitea; eta enpresaburuei segurtasun juridikoa ematea.

Lehenbiziko dekretuan 181/1990 Foru Dekretua media onartutako joko makinen arautegia aldatu dute, baita joko aretoak erregulatzen dituen 270/1999 Foru Dekretua ere.

Asmoa da Nafarroan baimena jas dezaketen makina ereduen baldintza teknikoak eta instalazio erregimena eguneratzea, "gaur egungo esparruaren mugak gainditzeko", dekretu berriko arrazoien azalpenean jaso dutenaren arabera. Makinen katalogoa berriz zehaztu dute eta makinak berriz sailkatu dituzte. Berritasun nagusia da apustu makina berriak sartu dituztela eta, beraz, joko modalitate hori arautegian sartu dutela. Alde horretatik, Nafarroan dauden sektoreko enpresek arautegi hori betetzeko konpromisoa hartu dute.

Arautegi berrian joko makinak jartzeko eta baimenak eta baimen horien iraungitzea arautu dituzte.

Orain arte epeak jartzen zituzten. Orain, ordea, baimen mugagabeak ematea planteatu dute: baimenak iraungi daitezke, bakarrik, titularrak uko egiten badio, titularra hiltzen bada, establezimenduko titularra edo jarduera aldatzen bada, zigor administratiboa jasotzen badu edo baimendutako makinen titular den enpresak baja ematen badu.

Batik bat adingabeak edo adingabeak bakarrik ibiltzen diren lokaletan joko makinak jartzea debekatuta dago. Gainera, ezin da joko areto berririk jarri beste joko areto batetik 400 metro baino gutxiagora.

Makina areto berriei baimena ematea bideragarria den ala ez aztertzeko aurretiko kontsulta egingo dute, enpresaburuek inbertsioak egin ez ditzaten jakin gabe administrazioak proiektua onartuko duen ala ez.

Dekretuan jaso dute, baita ere, makinak lotzeko aukera, pilatutako sari handiak (3.000 eta 15.000 euro artekoak) emate aldera. Kasu horretan, makina bakoitzaren bueltatze portzentajea ez da gutxituko (portzentajeak %70 eta %80 artekoak dira, makinen ezaugarrien arabera).

 

Dekretuen eraginari buruzko txostena

Arautegi berriari jarraiki, establezimendu jakin batzuetan ez dituzte joko makinak ustiatzeko baimenak emango, bi urtean, salbu daudenak aldatzeko; hori, arautegiak sektorean izango duen eragina aztertzeko.

Horren harian, administrazioak hitz eman du urte betean gertatzen diren aldaketen segimendu espezifikoa eta txostena egingo dituela. Txosten hori inplikatutako sektore guztiekin elkarlanean egingo du: enpresaburuekin, erabiltzaileekin, ostalariekin eta ludopaten elkarteekin.

Bestalde, bingoa eta bingoan jokatzen duten establezimenduak arautzeko dekretuaren asmoa da azken urteetan sektoreak izan duen bilakaerari erantzutea. Hala, jaso dituzte "modernizazioa sustatzeko, erabiltzen diren bitartekoak eta teknologia berritzeko eta sari plan berriak ezartzeko aukera jartzeko premia; sari plan berriak ezartzeko aukera; eta bingoetan beste aukera batzuk ezartzeko gomendioa"; hori jaso dute behintzat arrazoien azalpenean.

Dekretuan debekatu egin dituzte arautegian aurreikusi gabeko modalitateak eta baimenik gabe edo baldintzak bete gabe egiten direnak. Halaber, jokoaren aldaera berriak erregulatu dituzte, adibidez: bingo elektronikoa, lineako bingoa eta makinen arteko konexioan oinarritutakoa.

Bingo atxikien irudia ere sortu dute: areto nagusi bat eta areto periferikoak daude; areto periferiko horietan partidak areto nagusiaren mende daude eta aldi berean jokatzen dira, ekipoak konektatuta.

Atxikitako makinetan pilatutako sariak 3.000 eta 30.000 euro artekoak izango dira. Araudiaren arabera, establezimendu batetik bestera gutxienez 1.200 metro egon behar dute. Gainera, bingo aretoek beste joko modalitate batzuk ere har ditzakete: apustuak eta lokal horietarako egokiak diren makinak, esaterako. Halaber, bingo negozioak eta baimen mugagabeak bideragarriak diren ikusteko aurretiko kontsulta egingo dute, salbu urte bete beranduago jarduera ez bada hasi (nahitaezko aldaketekin), lokala handituz edo gestioa aldatuz gero.

Aretoetako terminal kopuruak ezin du izan edukieraren %5 baino handiagoa (jokalarientzako lekuak neurtuta), eta edukierak izan behar du 150 eta 600 jokalari arteak, salbu bingo atxikietan (horietan gutxieneko edukiera 50 jokalarikoa da).

Euskarri eta ekipoek Nafarroako Jokoen eta Apustuen Erregistroan izena emanda egon behar dute eta bat etorri behar dute homologatutako eredu eta motekin. Material osagarriak joko arloan eskumena daukan organoak ikuskatuko ditu.

Sarien bueltatze portzentajeak ezin du %80 baino txikiagoa izan.

Bingoen harrera zerbitzuetan bezeroek sartzeko debekurik ez dutela ziurtatzeko bitarteko egokiak edukiko dituzte. Nafarroan, joko enpresak batek ezingo du hiru bingo nagusiren titular izan, ezta sei bingo baino gehiagoren titular ere, osagarriak kontatuta. Arautegian aurreikusi dute informazio eta komunikazio teknologia berriak pixkana sartzea bingo aretoetako prozeduretan, baimenak eta sektorearen eta administrazioaren arteko komunikazioa modu telematizatuan gestionatze aldera, Administrazio Elektronikoa ezartzeko 11/2007 Foru Legeari jarraiki.

Bideratuta eta oraindik baimentzeko dauden espedienteak indarrean dauden xedapenei jarraiki erregulatuko dira.

Bi dekretuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa