(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Jauregirako bisita gidatuek inauguratuko dute astelehen honetan Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldien programa ostirala, 2010.eko azaroak 19

Azaroaren 22a eta abenduaren 5a bitartean aurreikusitako ekitaldiak www.navarra.es helbideko lotura batean kontsultatu daitezke


Nafarroako Jauregirako bisita gidatuen programak jarriko du abian astelehen honetan, azaroak 22, Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien agenda. "Nafarroako Jauregiak ateak irekitzen ditu" ekimenaren bidez, herritarrei Iruñean Nafarroako Gobernua hartzen duen eraikina ezagutzeko aukera emango zaie datorren abenduaren 2ra arte. Ibilbide gidatu horietan, eraikineko aretoak, galeriak eta bulegoak zeharkatu daitezke eta eraikinaren barruan dagoen ondare artistikoa ezagutu daiteke.

Bisitek 80 minutu inguruko iraupena dute eta Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan amaitzen dira. Leku horretan, aurten, Nafarroako banderaren jaiotza antzeztuko da, Navas de Tolosako batailei aipamen eginda. Antzezpena Pablo del Mundillo eta Imanol Espinazo aktoreek egingo dute. Horrez gain, Areto Isabeldarrean "Navarra, pasión por el rojo" hiru dimentsioko bideoa proiektatuko da, eta horretarako, ikusleen eskura betaurreko egokituak jarriko dira.

Nafarroako Jauregirako bisita gidatuak azaroaren 22, 24, 25, 26, 27, 28, 29 eta 30erako eta abenduaren 1 eta 2rako aurreikusi dira, 17etatik 18.30era lanegunetan eta 11etatik 12.30era eta 17etatik 18.30era asteburuetan eta jaiegunetan. 1.700 plaza eskaintzen dira 49 taldetan, gehienez ere talde bakoitzeko 35 pertsona egonda. Gaurko egunerako, azaroaren 19rako, ia 600 plaza erreserbatuta daude.

Bisita horietarako erreserbak telefonoz egin daitezke 948 290 363 zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 9etatik 18etara. Foru Jauregian sartzeko beharrezkoa da NAN erakustea, eta adingabeak lagunduta joan behar dira. Debekatuta dago argazkiak flasharekin ateratzea eta bideoak grabatzea. Era berean, ezin da takoi fineko oinetakoekin edo zoladuretan kalteak eragin ditzaketen beste objektu batzuekin sartu.

Informazio guztia webean


 

Bestalde, Nafarroaren 2010eko Egunaren programazioa biltzen duen web orria aktibo dago. Orrira Nafarroako Gobernuaren ataritik sartzen da (

www.navarra.es ), eta bertan San Frantzisko Xabierkoaren jaiaren inguruan antolatutako ekitaldien agenda osoa kontsultatu daiteke. Ekitaldi nagusia Nafarroako Urrezko Domina Orfeoi Iruindarrari ematea izango da, abenduaren 3an. Lotura horretan hurrengo hauek kontsultatu daitezke: abenduaren 2rako aurreikusitako Jaialdi Gaztearen xehetasunak, Nafarroako Jauregirako bisiten programa, ekitaldi instituzionalak, abenduaren 3an aldi berean egingo diren 70 kontzertuetako abesbatzak, bandak eta orkestrak, Nazioen Jaialdia, Iruñean, Lizarran eta Tuteran Haur Jaialdiaren barruan egingo diren "Alizia miragarrien herrialdean" lanaren antzezpenak eta Baluarte Batzar Jauregian egingo den Nafarroako Eguneko Kontzertuaren programa (sarrerak agortuta daude). Webean gainerako ekitaldietarako sarrerak saltzeko puntuak eta telefonoak zehazten dira.  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa