(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garesko 0 eta 3 urte arteko haurrentzako zentro berria inauguratu dute ostirala, 2010.eko azaroak 19

Zentroa eraikitzeko 1,3 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik 812.260 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu


Catalan kontseilaria zentro berriko haur batekin

Catalan kontseilaria Garesko 0 eta 3 urte artekoentzako zentroko haur batekin. ( irudia handitu )

Garesko 0 eta 3 urte arteko haurrentzako zentro berria Alberto Catalan Higueras Hezkuntza kontseilariak inauguratu du gaur goizean.

Zentroa eraikitzeko 1,3 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horretatik 812.260 euro (diruz laguntzeko moduko zenbatekoaren %65) Nafarroako Gobernuak jarri ditu. Gainerakoa, 552.290 euro, Garesko Udalak.

Inauguraziora bertaratu dira, baita ere, udalerriko alkatea, Feliciano Velez Medrano, eta zentroko zuzendaria, Beatriz Ruiz Sola.

Haurrentzako Txori udal eskolan Izarbe eta Mañeru ibarretako 78 haur dauzkate: lau eta hamar hilabete arteko 16 haur, hamaika eta hamasei hilabete arteko 16 haur, urte bete eta bi urte arteko 18 haur eta bi eta hiru urte arteko 28 haur.

Zentroa Cerco Viejo kalean dago eta zortzi unitate dauzka (lau gela bikoitz).

Eskolak dauzka, halaber, ataria, aulkitxo gela, erabilera anitzeko gela, tailerrak, sukaldea, bilera aretoa, aldagela, garbitokiak, atseden hartzeko aretoa, 75 metro koadroko jolastoki nagusia eta beste zerbitzu komun batzuk. Eraikinak guztira 986 metro koadroko azalera erabilgarria dauka.

Haur eskola Txori Gestión de Escuelas Infantiles SL enpresak gestionatzen du.

Duela bederatzi ikasturte jarri zuten martxan. Lehenbiziko zortzi urteetan Mena eraikinean egon da, oraingo eraikinetik gertu.

 

Hezkuntza Departamentuak 18 milioi euro inguru inbertitu ditu 0 eta 3 urte arteko haurrentzako eskoletan 2007tik

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bitartez, 18 milioi euro inguru inbertitu ditu, 2007tik, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako zentroak handitzeko eta hobetzeko, kontuan hartu gabe instalazioak hornitzeko gastuak.

Gainera, Departamentuak urtero 9 milioi euro jartzen ditu zentroen funtzionamendurako.

Gaur egun, funts publikoekin ordaindutako 90 udal eskola daude Nafarroan, 70 herritan; horiez gain, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 8 zentro gestionatzen ditu.

2010-2011 ikasturtean 6.139 lagunentzako lekua eskaini dute zentro publikoetan: aurreko ikasturtean baino %10 gehiago eta 2007an baino %25 gehiago.

Era horretan, herri administrazioaren mende dauden zentroetan haurrak matrikulatzea eskatzen duten gurasoen seme-alaben %90 hartzen dute.

Sare publikoko datuak bakarrik kontuan hartuta eta Nafarroako Eskola Kontseiluko azterlan baten arabera, bi urtetik beherako haurren ia erdia eskolatuta dago; eskolatze maila, beraz, estatuko batezbestekoa baino hamar puntu handiagoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa