(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariaren iritziz, alderdi sozialistarekin aurrekontua adosteko moduan daude astelehena, 2010.eko azaroak 22

Adierazi du, baita ere, sozietate publikoek "arduratsu" jokatu behar dutela Nafarroako garapen ekonomikoan


Sanz Lehendakariaren prentsaurrekoa Vianan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanzek, Vianako Udalean Gobernuak egin duen bileraren ondorengo agerraldian, gaur egungo politika gaiez hitz egin du kazetariekin.

Hitz egin du, batik bat, 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeaz, eta abagunea baliatu du adierazteko sozietate publikoek "arduratsu" jokatu behar dutela foru erkidegoan ekonomia garatzeko.

Aurrekontuen Legeari dagokionez, Sanz Lehendakariak azaldu du, azken hiru urteetan ez bezala, Nafarroako Alderdi Sozialistarekin aurrekontua adosteko moduan egongo direla, seguru asko:

"zuzenketak ikusi eta aztertu ondoren, Gobernuak uste du alderdi sozialistarekin aurrekontua adostu dezaketela, zuzenketak zentzuzkoak direlako, planteamenduan bat ez etorri arren". Miguel Sanzek esan du ez datozela bat sozialistekin, batez ere, zerga arloan, inbertsioen lehentasunean, enplegua sustatzeko neurrietan eta kultura arloko beste neurri batzuetan .

Bestalde, Nafarroako Lehendakariak nabarmendu du CDN alderdiarekin ez dutela ezer adostu, planteamendu "demagogikoak" dituztelako; horren harian, funtzionarioei eta ikastetxe hitzartuetako irakasleei soldata igotzeko egin duten eskaria aipatu du. Nafarroa Bairekin ere ez dira ados jarri, "planteamendu bitxiko zuzenketak egin dituztelako"; adibidez, gastu berriari 300 milioi euro gehitzea proposatu dute eta gastu hori finantzatzeko zergak igotzea besterik ez dute planteatu.


Sanz Lehendakaria Vianako prentsaurrekoan. ( irudia handitu )

Sozietate publikoak

Gobernuak gaur I+G+B arloan eta teknologoak prestatzeko beken gainean hartutako erabakien inguruan, Lehendakariak esan du Nafarroako Gobernuko sozietate publikoek lan handia egin dutela ekonomia garatzeko.

Sanz Lehendakariak esan du "harro dagoela" sozietate sare horretaz, sozietate horiei esker Nafarroa asko garatu delako arlo hauetan: energia berriztagarriak, industri lurzorua, gizarte zerbitzuak, babes ofizialeko etxebizitzak, katastroa eta lurralde informazioa, besteak beste.

Hala ere, automobilaren sektorean eta bankuetan mundu osoan gertatu den moduan, Nafarroako Lehendakariaren iritziz "antolaketa berria behar da eta iragarrita dago, enpresa publikoak bateratzeko (40 daude eta erdira jaitsi nahi dituzte), egin dituzten azterlan teknikoetako aholkuei jarraiki".

Politika gaiak

Sanz Lehendakariak gaurkotasuna ere izan du hizpide prentsaurrekoan:

Batasuna eta Nafarroa Bairen mugimenduak hauteskundeetan elkarrekin parte hartzeko eta Nafarroako Kutxaren kaudimena estatuan aurrezki kutxak bateratzeko dagoen joeran.

Nafarroa Bai koalizioaren inguruan azken egunetan sortu diren albisteen gainean, Sanz Lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Batasunako edo alderdi horren aldeko jendea Nafarroa Bain sartzeko aukerarekin.

Sanzek azpimarratu du garrantzitsuena ez dela Batasunak koalizio nazionalistaren printzipioak onartzea: "Batasunak egin behar duena da, lehenbizi, Alderdien Legea betetzea".

Sanz Lehendakariak, bestalde, esan du Nafarroako Kutxaren kaudimenduna dela.

Eta nabarmendu du kutxa aitzindaria dela bateratze prozesuetan: "Nafarroako Kutxak sustatu zuen estatuko lehen Babes Sistema Instituzionala". Gainera, azaldu du kutxak bateratuta sortuko den bosgarren banku taldea izango dena sortzeko prozesuan parte hartzen ari dela. Nafarroako Lehendakariak amaitzeko esan du bere aurrezkiak Nafarroako Kutxan dauzkala .

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa