(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Orfeoi Iruindarrari Urrezko Domina ematea eta kultura programa zabala izango dira 2010eko Nafarroaren Eguneko ekitaldi nagusiak ostiral honetan osteguna, 2010.eko abenduak 2

San Frantzisko Xabier jaieguna hasteko, Xabierko basilikan erlijio-ospakizuna egingo da


Orfeoi Iruindarra joan den urrian, New Yorkeko Carnegie Hall aretoan.

Orfeoi Iruindarra joan den urrian, New Yorkeko Carnegie Hall aretoan. ( irudia handitu )

Foru Gobernuak 2010eko Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien programa zabalaren erdigunea abenduaren 3a izango da. Egun horretan, Urrezko Domina emango da eta Foru Komunitateko puntu desberdinetan 70 kontzertu baino gehiago antolatu dira San Frantzisko Xabier eguna ospatzeko.

Egun horretako ekitaldi instituzional nagusia

Nafarroako Urrezko Domina ematea izango da . Sari hori Foru Komunitateko sari nagusia da eta aurten Orfeoi Iruindarrak jasoko du. Sari horren bidez, Foru Gobernuak aitortu egin nahi du abesbatzak 145 urtetan gauzatu duen "musika eginkizun handia", baita "taldearen ahots kalitatea eta munduan lortu duen aitorpena, horri esker Iruñeak eta Nafarroak izen ona lortu baitute".

Ekitaldia eguerdiko 12etan hasiko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Klaustro Isabeldarrean. Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakaria izango da buru, eta Foru Komunitateko agintari eta ordezkari nagusiak bertaratuko dira.



Urrezko Domina Javier Orella de Anitua Orfeoi Iruindarreko lehendakariak jasoko du, Tafallesa Abesbatzak, Román Serra Menéndezen zuzendaritzapean, eta Tubala Uxoa abesbatzak, Laura Calvo Zalacáinen zuzendaritzapean, girotutako ospakizunean. Nafarroako ereserkia eta José Menéndez de Esteban (1910-1988) Tafallako konpositorearen eta organo-jotzailearen bi lan interpretatuko dituzte. Modu horretan, konpositoreari omenaldia eskainiko zaio bere jaiotzaren mendeurrenean. "Camino" pieza, Antonio Machadoren izen bereko poesian oinarritua, eta "Navarra" zortzikoa interpretatuko dituzte.

Canal 4 eta Canal 6 telebista kateek ospakizuna zuzenean eskainiko dute, eta Popular TV telebistak Urrezko Domina emateari buruzko programa berezia eskainiko du arratsaldean.



Saria eman aurretik, San Frantzisko Xabierren omenezko erlijio-ospakizuna egingo da. Eukaristia 9.45ean hasiko da Xabierko basilikan eta Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak emango du. Eukaristia horretan, besteak beste, Nafarroako Gobernuko kideek parte hartuko dute, Sanz Lehendakaria buru dela. Meza Popular TV telebistak eskainiko du.


70 kontzertu baino gehiago aldi berean

Ostiral honetarako

programatutako ekitaldien barruan, 70 abesbatzak eta bandak Nafarroako beste horrenbeste udalerritan aldi berean kontzertuak eskainiko dituzte. Emanaldiak 13etan hasiko dira, Nafarroako ereserkia interpretatuta. Jarraian, parte hartzen duten taldeek egindako programa bereziak entzun ahal izango dira.

10etatik aurrera, Altsasun, Nafarroan dauden Erregio Etxeetako talde folklorikoek desfileak eta emanaldiak egingo dituzte. Iruñeko Gayarre Antzokian, 12.30ean, Nazioen Jaialdia egingo da. Jaialdi horretan, Nafarroan agerpena duten beste herrialde batzuetako elkarteetako talde artistiko eta kulturalek parte hartuko dute. Sarrera doakoa da, baina aurretik txarteldegian gonbidapenak jaso behar dira. Txarteldegia ikuskizuna baino bi ordu lehenago irekiko da.

17etan, Anaitasuna pabilioian haurrentzako hitzordua egongo da. Nafarroaren Eguneko Haurren Jaialdiaren barruan aurreikusi diren "Alizia herrialde miresgarrian" lanaren hiru emanaldietako lehenengoa ikusi ahal izango da. Larunbatean, abenduak 4, Lizarrako udal kiroldegian ikusi ahal izango da eta igandean, abenduak 5, Tuterako Elola kirol gunean.

Musika programazioa amaitzeko, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Orfeoi Iruindarrak 20etan Iruñeko Baluarte Biltzar Aretoko gela nagusian

kontzertua eskainiko dute. Canal 4 telebista kateak kontzertu hori hurrengo egunean, abenduak 4, 22.30ean, eskainiko du. Bi taldeek elkarrekin lan egin ohi dute, baina Nafarroaren Egunean lehenengoz arituko dira batera. Haiekin Sabina Puértolas sopranoa, José Luis Sola tenorra eta Iñaki Fresán baritonoa arituko dira. Emanaldia Cristóbal Soler-ek zuzenduko du, oraintsu Madrilgo Teatro de la Zarzuelako musika zuzendari izendatu dutenak.

Kontzertuan, "Antología de Zarzuela" izenburupean, zarzuela ospetsuenen zatiak egongo dira, hala nola "Agua, azucarillos y aguardiente", Federico Chuecarena; "El Barbero de Sevilla", Gerónimo Giménezena; eta "La Verbena de la Paloma", Tomás Bretónena.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa