(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak asma bronkiala duten gaixoen egoerari buruzko azterlana aurkeztu du osteguna, 2010.eko abenduak 9

José María Olaguíbel NOGko medikuak sinatzen duen azterlanaren arabera, asmatikoen %12k soilik du gaixotasuna ondo kontrolatuta


Asma bronkialari buruzko azterlanaren aurkezpena.

Ibarrola, Olaguíbel eta Calvo, asma bronkialari buruzko azterlana aurkezten. ( irudia handitu )

Cristina Ibarrola Lehen Mailako Arretako zuzendariak eta José Mª Olaguíbel Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Alergologia Zerbitzuko medikuak asmari buruzko MAGIC (Measuring Asthma Gina Control) azterlana aurkeztu dute gaur. Azterlan horretan NOGko zenbait medikuk parte hartu dute eta lana Alergologiaren eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Sozietatearen 27. Kongresu Nazionalean saritu dute. Hain zuzen ere, Olaguíbel medikua oraintsu

Alergologiaren eta Immunologiaren Espainiako Sozietateko (SEAIC) lehendakari izendatu dute , eta bera da lanaren lehenengo sinatzailea eta ikerlari nagusia. Ekitaldian María Jesús Calvo NOGko zerbitzu zentraletako zuzendariordea ere egon da.

MAGIC azterlanean asma duten gaixoen egoera aztertu da, osasun laguntza erregularra jasotzen duten hiru puntu nagusietan kontrolatuta: lehen mailako arreta eta Alergologiako eta Neumologiako laguntza espezializatuaren kontsultak. Azterketa hori SEAICen, Neumologiaren Espainiako Sozietatearen eta Familia eta Erkidego Medikuntzaren Espainiako Sozietatearen arteko lankidetzaren emaitza da, MSD industria farmazeutikoarekin batera. Azterlanean 180 zentrok baino gehiagok parte hartu dute, gehienak Nazioko Osasun Sistemako zentro publikoak, eta 1.360 asmatiko aztertu dira.

José María Olaguíbelez gain, Nafarroako beste ikerlari batzuek ere parte hartu dute, hala nola, Manuel Carpintero Lehen Mailako Arretakoa, Pilar Cebollero NOGko Neumologia Zerbitzukoa eta Ana Isabel Tabar eta María José Álvarez NOGko Alergologia Zerbitzukoak.

Azterlanean informazio zehatza jaso da hauen inguruan: sintomen intentsitatea, botiken erabilera, gaixoen bizi-kalitatea eta gaixotasunaren kontrol maila, medikuaren eta pazienteen hautematearen arabera eta GINA nazioarteko praktika klinikoaren gidako eta GEMA 2009 nazioko gidako irizpide zorrotzen arabera. Horrekin batera, pazienteek ACQ asma kontrolatzeko galdera-sortari erantzun zioten. Galdera-sorta erraz horren bidez, gaixotasunaren kontrol maila baloratu nahi izan da, eta Espainian erabiltzeko itzulita eta kulturaren arabera moldatuta dago. Azterlanaren helburu nagusia galdera-sorta honetako asmaren kontrol mailetarako ebakitze puntuak definitzea zen, osasun laguntzaren edozein esparrutan zehaztasun handiagoz erabili ahal izateko. Galdera-sortean zenbait item baloratzen dira sintomatologiaren, erreskate botikak kontsumitzearen eta birika eginkizunaren inguruan.

Emaitza esanguratsuenen arabera, pazienteen %60k gaixotasuna ondo kontrolatuta duela uste du, baina horiek artatzen dituzten medikuen arabera, pazienteen %51k soilik du ondo kontrolatuta, eta errealitateari erreparatuz gero, gidetako irizpide zorrotzak aplikatuta, pazienteen %12 soilik dago ondo kontrolatuta. Kontrol maila horiek pazienteentzat garrantzi handia dute, bizi kalitearearen mailan eragin zuzena baitute. Kontrol mailan modu negatiboan eragiten duten faktore garrantzitsuak, MAGICen arabera, kasu askotan asmarekin batera agertzen zen errinitisaren larritasuna, obesitatea eta tabakismoa dira. Oxido nitrikoaren maila handiak dituzten pazienteek (parametro hori bronkioetan hantura alergikoa izatearekin lotuta dago) kontrol maila txikiak dituzte.

Asma bronkiala, gaixotasun kroniko eta heterogeneoa

Asma bronkiala gaixotasun kroniko nagusietakoa da eta munduan osasun arazo larria dela uste da. Espainian herritarren %4 eta 8 bitartean ukitzen du, adin eta inguru geografiko desberdinen arabera, eta eragin handia du nerabeengan eta heldu gazteengan. Izatez, haurren artean arnas gaixotasun nagusia dela jotzen da. Zehatz esanda, Iruñean haurren eta nerabeen %10 inguru ukitzen du, Espainiako batez bestekoaren azpitik.

Pisu handiko prozesua eta prozesu heterogeneoa denez, askotan osasun profesional desberdinek hartzen dute parte horren ebaluazioan eta tratamenduan, eta horri esker, eginera klinikoa desberdina izaten da. Izaera kroniko eta errepikaria duenez, paziente asko ez dira guztiz sendatzen. Hori dela eta, nazioko eta nazioarteko gida guztietan gomendatzen dute gaixotasuna ondo kontrolatuta izan behar dela, hau da, adierazpen klinikoa minimizatu egin behar dela (sintomak, eguneroko eta laneko bizitzan duen eragina, biriken eginkizun egokia, sintomak arintzeko ekintza azkarreko botikak gutxi erabiltzea...).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa