(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 14 milioitik gorako diru laguntza emango du Iruñerriko hiri-garraiorako datozen bi urteetan astelehena, 2010.eko abenduak 13

Hiri Garraioaren 2011-2 Plan berriak linea bat sortuko du Mutiloa sektorerako eta hedatu egingo da Artiberri urbanizazio berriari zerbitzua emateko (Berriozar-Berriobeiti)


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Iruñerriko Mankomunitatearekin sinatutako hitzarmenari dagokionez, hain zuzen ere, garraio hori hobetzeko, garraioaren erabilera sustatzeko eta hiri-garraiorako sistema horren kalitatea hobetzeko, Nafarroako Gobernuak 14 milioiko gastua baimendu du Iruñerriko hiri-garraiorako datozen bi urteetan. Kopuru hori aurreikusitako azken defizitaren %65 inguru da, eta horren barruan sartzen da familia ugariei garraio horretarako ematen zaien diru-laguntza ere (Foru Gobernuak bere gain hartzen du kostu hori)

Nafarroako Gobernuak Iruñerriko Hiri Garraioaren 2011-2012 Plana onetsi du eta 14 milioi eurotik gorako ekarpena egingo du (zehatz esanda, 14.098.046,23 euro) aldi horretan. Kopuru hori aurreikusitako azken defizitaren %65 inguru da, eta horren barruan sartzen da familia ugariei garraio horretarako ematen zaien diru-laguntza ere (Foru Gobernuak bere gain hartzen du kostu hori).

Iruñerriko Hiri Garraioaren Plan berriak aldaketa hauek sartzen ditu lineetan:

-Linea berria sortuko da Mutiloa sektorerako, Aranguren udalerrian. Aurreikuspenen arabera, zerbitzua 2012. urtean ezar daiteke.

-Nuevo Artica auzora doan linea Artiberri II sektorerentz hedatuko da, Berriobeiti eta Berriozar udalerrietan. Aurreikuspenen arabera, 2011. urtearen erdialdean ezarriko da.

Zerbitzu horietako bakoitzak bi autobus izango ditu. Zerbitzuen ezarpena inguru horietan egiten diren urbanizazioen gauzatze erritmora egokitu beharko da.

Bestalde, gaur egungo lineetako bidaiari kopuruari dagokionez lortutako emaitzak kontuan hartuta, 21. linearen zerbitzua, erdialdea (Plaza de la Paz)- Noaingo aireportua; eta 24. linearen zerbitzua, Zizur Nagusia (A-12 autobiaren bi aldeetan kokatutako hiri-nukleoaren bi inguruak lotzen ditu), kentzea pentsatu da.

Planaren ebaluazio ekonomiko-finantzarioa

Iruñerriko Hiri Garraioaren 2011-12 Planaren bi urteko kostu osoa 65.476.258,08 eurokoa da. Kopuru horretatik 32.280.855,62 euro zerbitzua 2011. urtean finantzatzeko erabiliko dira, eta 33.195.402,46 euro hiri garraioa 2012. urtean ordaintzeko.


 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa