(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arbizuko trenbide pasagunea kendu dute, Zaragoza-Altsasu linean
asteartea, 2010.eko abenduak 14

Jarduna ADIFek gauzatu eta finantzatu du, Foru Gobernuarekin Nafarroako trenbide pasaguneak kentzeko sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan


Alba kontseilaria eta Gobernuaren ordezkaria Parejorekin eta Arbizuko udal ordezkariekin. ( irudia handitu )

Laura Alba Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria eta Elma Sáiz Gobernuko ordezkaria trenbidearen azpiko pasabide baten inaugurazio ekitaldian egon dira gaur goizean Arbizun.

Jardun horri esker, Zaragoza-Altsasu lineako 220/110 kp-an kokatutako trenbide pasagunea kendu da herri horretako trenbide konbentzionalean, udalerriko segurtasun eta irisgarritasun baldintzak hobetuz. Ekitaldi horretan José Luis Echávarri Herri Laneko zuzendari nagusia eta José Parejo ADIFeko Trenbide Pasaguneen zuzendaria egon dira.

Trenbide pasagune hau kentzeko lanak 1.656.185 euroko aurrekontua du. Administrador de Infraestructuras Ferroviarias ADIFek gauzatu eta finantzatu du. Foru Gobernuak Sustapen Ministerioarekin eta Renfe/Adifekin 1998an, 1999an eta 2004ko eranskinean sinatutako akordioetara bildutako jarduna da. Hain zuzen ere, modu horretan, 1999. urtean Foru Komunitatean zeuden 46 trenbide pasagune kendu nahi ziren.

Kontseilariak azpimarratu duenez, "hitzarmen horiei esker Nafarroan 42 trenbide pasagune kendu dira guztira, hau da, bi administrazioen artean sinatutako akordioen %91 baino gehiago bete dira. Ildo horretatik, Albak administrazioen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, "interes orokorrari lehentasuna emateari esker, hainbat jardun egin daitezke, hala nola segurtasuna hobetzen inpaktu handia duten jardun txikiak (besteak beste, gaur goizean inauguratu dena) eta garrantzi handiko azpiegiturak, esaterako Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea, gure Komunitatearen historian aurrekaririk gabeko inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumen inpaktua duena".

Kentzeko dauden lau trenbide pasaguneen egoera hau da:

-Ezkirotz eta Berriozar: trenbide kiribila kentzean desagertuko dira.
-Izurdiaga: proiektua idazteko fasea.
-Garinoain: laster itxiko da.

Lanaren deskripzioa

Arbizuren eta trenbidearen azpiko pasagunearen arteko tartea, 715 metroko luzera duena, 5,5 metroko zabalerakoa da. Zabalera hori apur bat estutu egiten da Arakil ibaia zeharkatzean.

Zubitilk trenbide pasaguneraino, bidea ibilguaren paraleloa dela kontuan hartuta, babesteko harri-lubeta eraiki da, 1,5 metroko zabalerakoa, urak gora egiten duen aldietarako.

Trenbidearen azpiko pasagunearen eta Etxarri-Aranatzen arteko hirugarren tarteak 1.245 metroko luzera eta 3 metroko zabalera du, udalerriak hala eskatu duelako, inguru naturala babeste aldera.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa