(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 2,2 milioi euro jarri ditu 37 ikertzailerentzako lan eta prestakuntza beketarako asteazkena, 2010.eko abenduak 15

Diru-laguntzak emateko ekitaldiko burua Catalan kontseilaria izan da; 2011n diru-laguntzen zenbatekoa %30 handituko dute


Transcripción textual del video

Gobernuak ikertzeko eta mugitzeko bekak eman dizkie gaur ikertzaileei, urtero bezala, eta ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, izan da. Aurten, 2,2 milioi euro eman dizkiete 37 ikertzaileri.

Hezkuntza Departamentuak 2,2 milioi beka jarri ditu ikerketen arlorako

Prestakuntza eta lan bekak eman dizkiote 37 ikertzaileri. ( irudia handitu )

Gobernuak ikertzeko eta mugitzeko bekak eman dizkie gaur ikertzaileei, urtero bezala, eta ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, izan da.

Aurten, 2,2 milioi euro eman dizkiete 37 ikertzaileri.

Beka horiek Hezkuntza Departamentuaren Prestakuntza, Ikerketa eta Garapen Planaren barruan daude eta lau jarduera ildo osagarritan daude antolatuta: doktorego aurreko bekak, doktorego ondoko bekak, nazioartean jarduerak egiteko bekak eta unibertsitate eta ikerketa zentroetan ikertzaileak kontratatzeko bekak. Plan horretarako datorren urteko zenbatekoa %30 handiagoa izango da (aurrekontuen proiektuan dago jasoa).

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute eta bertaratu dira Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusia, Pedro Gonzalez Felipe; Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreordeak, Alfonso Carlosena eta Luis Montuenga Badia, hurrenez hurren; eta hainbat ikerketa zentroko arduradunak (FIdeNA eta CIMA, besteak beste).. Catalan kontseilariak, hasteko, gogoratu du historian nafar zientzialari ugari egon direla, besteak beste: ilustrazio hispanoamerikarreko Juan Jose Tafalla y Navascues botanikaria; Santiago Ramon y Cajal, Juan Valles eta Miguel Servet zientzialariak; eta gaur egungo Javier Tejada, Pedro Miguel Etxenique eta Javier Manterola.

Gero, kontseilariak esan du Hezkuntza Departamentuaren ikertzeko laguntzen planak 25 urte bete dituela aurten eta denbora horretan Foru Gobernuak 1.050 ikertzailerentzako eta 530 proiektutarako laguntzak banatu dituela. Halaber, adierazi du Nafarroa dela ikerketan eta garapenean gehien inbertitzen duten autonomia erkidegoa, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera; alde horretatik, 1987an BPGren %0,51 jartzen zen arlo horretan, eta orain %2,13. Horren harian, azpimarratu du helburua dela 2030ean BPGren %4 jartzea, Plan Modernaren helburuei jarraiki. Horretarako, kontseilariaren hitzetan, "Nafarroak talentu herrialdea bihurtu behar du; hezkuntza sistemak izan behar du horren oinarri eta unibertsitateak eta ikerketa zentroak erreferente izan behar dute. Barne produktu gordinari dagokionez, Europako 271 herrialdeen zerrendan Nafarroa 32. dago, eta helburua da 2030erako lehenbiziko 20en artean egotea. Hori ezingo dugu lortu gaur saritutako ikertzaileen modukoen laguntzarik gabe".

Aurtengo edizioan, 19 ikertzaile gaztek lau urtean doktorego prestakuntza eta tesia egiteko laguntza jaso dute; 12 doktorek zuzentzen duten ikertzaile taldeak atzerriko beste talde batekin jarduera bateratu bat egiteko; eta 6 ikertzaile bikainek Nafarroako I+G+B sistemako ikerketa zentroetan modu egonkorrean sartzeko

Bikaintasunaren Seneka Sariak eta doktorego aurreko laguntzak

Ekitaldia hasteko, Espainiako unibertsitateetako ikasleen Seneka mugikortasun programako bi Medikuntza ikasle nafarrei Bikaintasunaren Seneka sariak eman dizkiote, 2010-2011 ikasturtekoak, hain zuzen.

Sari hori ematen zaio espediente akademiko onena duten ikasleei; zehazki, 800 euroko poltsa osagarri bana jaso dute.

Doktorego aurreko bekak dira ikertzaileek doktorego tesiak egiteko eta doktore titulua lortzeko. Ikertzaileek lau urterako laguntza jasotzen dute (kasu honetan 2010-2014 aldirako); lehenbiziko bi urteetan bekadun gisa aritzen dira eta azken bi urteetan kontratudun gisa. Hezkuntza Departamentuak 1,4 milioi euro jarri ditu beka horietarako, lau urteetarako; onuradun bakoitzak, beraz, 73.000 euro jasoko ditu (guztira 19 ikertzaile dira).

Diru-laguntzak proportzionalki ematen dituzte, sei jakintza arlo nagusiren arabera. Natur Zientzien alorrean, hiru doktorego tesik jasoko dute laguntza, eta ikertzaileek Bartzelonako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo dituzte tesiak. Biomedikuntzaren alorrean beste hiru beka eman dituzte; kasu horretan ikertzaileek Nafarroako Unibertsitatean egingo dituzte tesiak. Fisika eta Kimika Zientzien eta Teknologiaren alorrean, doktorego tesi bat finantzatuko dute, Nafarroako Unibertsitatean egiteko. Ingeniaritza multzoan beste hiru, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean egiteko. Gizarte Zientzietan bost beka eman dituzte: lau tesia Nafarroako Unibertsitatean egiteko eta bat Bartzelonako Unibertsitatean egiteko. Azkenik, Giza Zientzien alorrean hiru tesi finantzatuko dituzte, Bartzelonako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitatean egiteko.

Jeronimo de Ayanz programa

Hezkuntza Departamentuak Jeronimo de Ayanz programa berria antolatu du, Errenazimenduko ingeniari nafarraren omenez. Programa horretan, besteak beste, laguntzak emango dizkiete doktoreei, bikaintasun sareak eta garapenerako nazioarteko ikerketa aliantzak edo plataforma teknologikoak sortzea sustatzeko, Nafarroako eta beste herrialde batzuetako ikerketa zentroak elkarlanean aritu daitezen zientzia eta teknika arloetan.

Lehenbiziko edizioan 12 doktore saritu dituzte: gehienez 20.000 euro jasoko dituzte, zuzentzen duten ikertzaile taldeak elkarlanean aritu daitezen, aitzindari gisa, Massachussetseko MITekin eta Columbiako, Tolosako (Frantzia) eta Firenzeko unibertsitateekin, besteak beste. Saritutako ikerketa taldeek gai hauek lantzen dituzte, esaterako: Urrezko Mendea, kultur aniztasuna, nanolitografia, konputazioko logika lausoa, nanopartikulak, garraio eramangarria, antropologia eta lege morala, adindunen eta mendekotasunak dituen jendearen babes juridikoa, neurozientzia, finantza krisien prebentzioa, lukuru klasikoa eta immigrazio fluxuak

i3 programa

Hirugarren laguntza ildoa I3 Programari dagokio; programa hori da ikerketa jarduerak egiten hasteko eta areagotzeko.

Diru-laguntza horiek emateko ezinbestekoa da Hezkuntza Departamentuak eta Ministerioak hitzarmen espezifiko bat egitea. Hitzarmenaren helburua da ikertzeko ahalmen handia duten ikertzaile gazteak lanean hasi eta finkatu daitezen sustatzea, batetik; eta atzerrian dauden estatuko ikertzaileak erakartzea edo berreskuratzea, bestetik. Diru-laguntza horiei esker, unibertsitateek eta ikerketa zentroek kontratu egonkorra egin diezaiekete aukeratutako ikertzaileei. Laguntza ildo honetan 600.000 euro jarri dituzte; beraz, ikertzaile bakoitzak 100.000 euro jasoko ditu. Hala, hiru ikertzaile Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasiko dira lanean eta beste hiruak Medikuntza Aplikatua Ikertzeko Fundazioan (MAIF).
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa