(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendabiako saihesbideari esker, egunean 3.300 ibilgailu eta 400 kamioi gutxiagok zeharkatuko dute herria osteguna, 2010.eko abenduak 16

Sanz Lehendakariak inauguratu du gaur goizean bide berria


Sanz Lehendakaria eta Alba kontseilaria, Mendabiako saihesbidea aurkezteko ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, inauguratu du gaur goizean Mendabiako saihesbidea. Zehazki, NA-134 errepidea herriaren ipar-ekialdera eraman dute eta Elizagorrira sartzeko NA-6310 errepidearekin lotu dut; obrak egiteko esleipen aurrekontua 11.447.510 eurokoa zen.

Inaugurazioan izan dira, baita ere, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado; Herri Laneko zuzendari nagusia, Jose Luis Echavarri Arraiza; eta Mendabiako alkatea, Miguel Angel de Carlos Zuñiga.

Mendabiako zeharbidean zirkulazio handia zegoen orain arte: egunean 5.600 ibilgailu pasatzen ziren (4.200 Ebroko ardatzetik eta 1.400 Elizagorria-Mendabia errepidetik heldutakoak), eta horietatik %9, hau da, 504, kamioiak ziren.

Egin dituzten balioespenen arabera, saihesbide berriak ibilgailu pisuen %80 eta zirkulazio osoaren %60 hartuko du. Beraz, Mendabia 3.300 ibilgailu eta 400 kamioi gutxiagok zeharkatuko dute egunean.

Miguel Sanzez azpimarratu du "Mendabiako bide segurtasuna handiagoa izango dela eta gidariak erosoago eta bizkorrago ibiliko direla". Halaber, esan du bide hori "Ebroko ardatzean Nafarroako Gobernua egiten ari den saihesbideetako bat dela; Andosillan eta Lodosan, adibidez, inauguratu dituzte, eta martxan jartzeko daude, oraindik, Milago, Valtierra eta Arguedasekoak".


Sanz Lehendakariak moztu du zinta Mendabiako saihesbidearen inaugurazioan ( irudia handitu )

Obren deskribapena

Mendabiako saihesbideak 5,5 kilometro luze dauzka.

Bi errei daude, bakoitza 3,5 metro zabalekoa, eta 1,5 metroko bazterbideak eta 0,50 metroko bermak. Proiektuak Mendabia mendebaldean du hasiera, NA-134 errepidearen 82. kilometroan. Han glorieta bat egin dute, herrira sartzeko. Bideak, Mendabiako kanala zeharkatu eta industrialdea inguratu ondoren, NA-6310 errepidearekin bat egiten du.

Ondoren, bideak Mayor ibai aldera egiten du eta ibaia 325 metro luzeko egitura bati esker zeharkatzen du. Gero, ezkerrera egin eta Castora sakana igarotzen du, 125 metroko egitura batekin. Bidea hasierako glorietaren antzeko batekin bukatzen da, NA-134 errepideko 78. kilometro inguruan.

Obra Construcciones Mariezcurrena SL enpresa ari da egiten.

Ebroko ardatzean 60 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte

Nafarroako Gobernua inbertsio ahalegin handia egiten ari da Erriberan: Errepideen 2. Plan Zuzentzailean eta Nafarroa 2012 Planean jasotako saihesbideak eraikitzen ari da Ebroko ardatzean.


Aipatu planetan jasotako bost saihesbideen esleipen aurrekontua, guztira, 61,8 milioi eurokoa da: 11,4 milioi euro Mendabiako saihesbideari dagozkio, 6,7 Andosillakoari (urrian inauguratu zuten), 14,5 Milagrokoari, 14,1 Lodosakoari eta 15,1 Valtierra-Arguedasekoari.

Saihesbide horiek segurtasuna hobetuko dute eta, gainera, ekonomia aldetik eragin handia izango dute.

Nafarroa 2012 Planarekin foru erkidegoan sekula egin den inbertsio ahalegin handiena egingo du Gobernuak.

Izan ere, lau urtean 4.508 milioi euro inbertituko ditu gizarte ekipamendu eta azpiegituretan; horri esker, 25.173 lanpostu zuzen eta zeharkako 40.000 lanpostu sortuko dira.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa