(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako Departamentuak 36 plazako ituna berritu du Altsasuko ‘Aita Barandiaran’ adinekoen egoitzan asteartea, 2010.eko abenduak 21

CONCERDEP programak 2009tik adinekoentzako egoitzako plaza publikoen kopurua %67 handitu du


García Malo kontseilaria eta Altsasuko alkatea dokumentua sinatzen. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, gaur goizean, Altsasuko Udalean, kontratu berria sinatu du. Hori dela bide, udalerriko Aita Barandiaran egoitzan adinekoentzako 36 plaza itundu ditu. Unai Hualde Iglesias Altsasuko alkateak, zentroa ordezkatuz, kontratua sinatu du, CONCERDEP programaren barruan. Aurretik 35 plaza zeuden itunduta eta orain bat gehiago itundu da, eta gainera, Departamentutik egoitza horren erabiltzaileak finantzatzera bideratzen diren modulu ekonomikoak gaurkotu dira.

Gaur sinatutako kontratuak lau urteko indarraldia du, eta kontratua urtez urte berritu daiteke. Zerbitzu horretara bideratutako zuzkidura ekonomikoa 2011ra arte 874.293 eurokoa da, eta kontratuaren indarraldi osorako 3.557.239 eurokoa, 2014ra arte. Aurrekontua urtean 128.866 euro handitu da.

Kontratua sinatu ondoren, kontseilariak eta alkateak Aita Barandiaran egoitzaren instalazioak bisitatu dituzte. Egoitzak ekipamendu berriak ditu, 2010. urtean Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 95.9139 eurorekin finantzatu dituenak. Diru horrekin 32 ohe eta koltxoi, 42 besaulki, jasotzeko eta garraiatzeko garabia, 3 telebista TDTarekin, 10 kg-ko edukiera duen garbigailua eta 25 kg-ko edukiera duen garbigailua eta gas bidezko lehorgailua erosi dira.

Horrez gain, kontratua berrituta CONCERDEP programaren barruan sartu da, hau da, erabiltzaile bakoitzarentzat artapen indibidualizaturako programa definitzea oinarri duen lan-eredu bat aplikatuko da, itun horren jarraipen hobea egiten lagunduko duten programak, protokoloak eta adierazleak aintzat hartuta eta kalitate handiagoa duen eta pertsona erabiltzaileengan oinarrituta dagoen artapen eredua erabiliko da.

CONCERDEP programak adinekoentzako plaza publikoak %67 handitu ditu

2009. urtean, Gizarte Gaietako Departamentuak, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren bidez, CONCERDEP programa abian jarri zuen, mendekotasun egoeran dauden pertsonei egoitza artapena bermatzeko. Jardun horren bidez, helburu bikoitza bete nahi da. Batetik, adineko mendekoentzat egoitza-artapeneko zerbitzuen sare egokia prestatzea eta, bestetik, zerbitzu horiek baldintza egokiak izatea bermatzea, erabiltzaileen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea sustatze aldera. Era berean, programa aplikatuta bertara bildutako egoitza entitateen egonkortasunari mesede egiten zaio, baita entitate horiek sortutako lanpostuak mantentzeari ere.

CONCERDEP programaren barruan Nafarroa osoko 42 egoitza zentrorekin kontratuak egin dira eta horien bidez 1.197 egoitza plaza itundu dira, horietako 817 berriak. Azken plaza horiek gehituta, 2009. urtearen hasieratik adinekoentzako itundutako egoitzako plaza publikoak %67 handitu dira. Nafarroako Gobernuak

CONCERDEP programaren barruan itundutako 1.197 plazetara bideratutako aurrekontua 126.371.995 eurokoa da, kontratuak amaitu arte (2013 eta 2014).

Gizarte Zerbitzuen Foru Legearekin eta Mendekotasun Legearekin, Nafarroako Foru Komunitateak mendeko pertsonak kalitate handiagoarekin artatzeko konpromisoa eta betebeharra bere gain hartu zituen, eta sistema osoa berrantolatu du, baliabide eta prestazio berriak sortuz. Une honetan, Nafarroako Foru Komunitateak adinekoei bideratutako 2.170 egoitzako plaza publiko baino gehiago ditu, CONCERDEP programarekin sortutakoak barne hartuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa