(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdi Agentziako agenteek eta foruzainek aire-istripu baten simulazioan parte hartu dute Iruñeko aireportuan asteartea, 2010.eko abenduak 21

Nafarroako Gobernuko langileek Aenako agenteekin eta segurtasun indarretako agenteekin koordinatuta lan egin dute


Iruñeko aireportuak, Larrialdi Aeronautikoen Plana berrikusteko programaren barruan, istripu-simulazioa egin du gaur, plan horretan ezarritako jarduera eta koordinazio prozedurak ebaluatzeko, planaren eraginkortasuna aztertzeko eta aireportuko larrialdi batean inplikatutako kolektibo desberdinen ezagutza eta integrazio maila egiaztatzeko, besteak beste, Nafarroako Larrialdi Agentzia (NLA), Foruzaingoa eta Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Aena (Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea) sarea osatzen duten aireportu guztiek Larrialdi Aeronautikoen Plana daukate, aire-istripu baten ondorioak minimizatzeko, aireportuko mugimenduen inguruan zein hegazkinek lurra hartzeko eta aireratzeko duten esparruan. Eginkizun nagusia, batetik, mota horretako istripuak uki ditzakeen gizakiak eta ondasunak babestea da eta, bestetik, aireportuko eraginkortasuna ez etetea edo berriz ezartzea.

Gaur goizeko simulazioan inplikatutako kolektibo guztien erreakzio eta erantzun denborak aztertu dira. Ariketa horrekin, Nafarroako aerodromoak NAZEren (Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea) araudia betetzen du, aireportuetan larrialdiak planifikatzeari dagokionez, eta nazioko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioek aplikatutako legeriari ere erreparatzen dio. Azken horren arabera, aireportu instalazio baten kudeatzaileak larrialdi plana izan behar du. Gainera, Aenak kalitatezko zerbitzu segurua eskaintzeko duen konpromisoari erantzuten dio.

Ariketaren garapena

Iruñeko aireportuan egindako ariketan, gidoiaren arabera, hegazkin batek lur hartzerakoan istripua izan du, modu bortitzean jo duelako lurra. Hegazkinean 39 bidaiari eta tripulazioko 4 kide zeuden, eta hegazkina pistatik ateratzearen simulazioa egin da, CRJ-200. Ariketaren barruan, erregaia isuri da eta hegazkinak sua hartu du, eta horrek askotariko ondorioak izan ditu bidaiarientzat eta tripulazioarentzat. Balantze hipotetikoaren arabera, 12 pertsona hil dira, 4 pertsona oso larri zauritu dira, 4 larri, 7 arin, eta 16 pertsonak ez du zauririk izan. Gertaeraren berri izandakoan, kontrol-dorreak aireportuko Suteak Itzaltzeko Zerbitzuaren alarma sakatu du eta suhiltzaileei hegazkinaren kokapena eta datu guztiek eman dizkie.

Aireportuko operazio zentroak larrialdi prozedurak aktibatzeko oharra eman du, Nafarroako Larrialdi Agentziako 112 zenbakira deitu du eta larrialdi planean ezarritako gainerako ekintzak gauzatu ditu. Aireportuko suhiltzaileek istripuaren gunera iritsi direnean sua itzali dute eta aireontziaren inguru kritikoa segurtatu dute, bitsa botata. Hegazkineko bidaiariak erabiltzen ari ziren irteerak babestu dituzte, eta ebakuazioa amaitu ondoren, bi agente hegazkinean sartu dira barruko suak itzaltzeko, barrualdea aireztatzeko, eta biktimarik zegoen egiaztatu eta erreskatea egiteko.

Denbora horretan aireportura Nafarroako Larrialdi Agentziak bidalitako larrialdiko laguntzak iritsi dira. Suhiltzaileek eta osasun zerbitzuek aireontzitik hurbil zeuden biktimak artatu dituzte eta zaurituak erreskatatu dituzte. Sorospen ingurua sortu eta zaurituak lehentasun ordenaren arabera sailkatu ondoren, osasun agenteek azken horiek egonkortu eta ebakuatu dituzte.

Biktimak sailkatzeko zenbait koloretako txartelak erabili dira: gorria (bat-bateko zainketak), horia (bat-batekoak ez diren zainketak) eta berdea (garrantzi txikiagoa duten zainketak). Artapen psikosozialeko ekipoak laguntza psikologikoa eskaini die zauririk izan ez duten biktimei eta zauritu arinei, bidaiarien terminalean.

Parte hartu duten kolektiboak

Simulazio hori egiten Aenako eta beste erakunde batzuetako kolektiboek parte hartu dute. Aireportuaren aldetik, simulazioan zuzendaritzak, kontrol-dorreko langileek, Suteak Itzaltzeko Zerbitzuak, operazio zentroak, zerbitzuek, ingeniaritzak, mantenimenduak, administrazioak eta giza baliabideek parte hartu dute, baita aireportuko segurtasun arduradunek, aire konpainietako ordezkariek, handling eta emakidadunek eta aireportuan dauden Guardia Zibileko eta Polizia Kidego Nazionaleko agenteek ere.

Kanpoko baliabideen artean, Nafarroako Larrialdi Agentzia, Babes Zibila, Nafarroako Suhiltzaileak eta Foruzaingoa aipatu behar dira, baita Nafarroako Osasun Zerbitzua, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Gurutze Gorria, DYA eta Nafarroako Antzerki Eskola ere. Azken horretakoak ziren hegazkineko bidaiariak edo aireportuko erabiltzaileak antzeztu dituzten 55 pertsonak.

Foru Gobernuaren aldetik NLAko anbulantzia medikalizatuak, suhiltzaileen ibilgailu batek, helikoptero medikalizatu batek eta 14 agentek parte hartu dute, besteak beste, osasun arloko agenteek, suhiltzaileek eta Babes Zibileko teknikariek. Horrez gain, simulazioa NLAko zenbait zuzendarik ikusi dute. Noaingo Osasun Zentrotik hiru ekipok parte hartu dute, medikuarekin eta erizainarekin.

Ariketa hori Iruñeko Aireportuko Larrialdi Planaren barruan sartzen da. Plana gaurkotuta eta operatibo dago, aldian-aldian, aireportuko zerbitzu desberdinek simulazio partzialak egiten baitituzte eskura dituzten baliabideak frogatzeko eta erantzuteko gaitasuna ebaluatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa