(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Administrazioko langileentzako 2011ko lan egutegia onartu dute asteazkena, 2010.eko abenduak 22

Egun baliogabeak zehaztu dituzte


Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, Nafarroako Foru Administrazioan eta Administrazioko erakunde autonomoetan lan egiten duten langileen 2011ko lan egutegia onartu du; egutegian epe administratiboak kontatzeko balio ez duten egunak zehaztu dituzte.

Egutegia gaur argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Zehaztu dituzte Foru Administrazioko langileen jaiegunak eta lanaldiaren banaketa (urtean 1.592 lan ordu dauzkate).

Oro har, Nafarroako Gobernuak egun hauek hartu ditu baliogabetzat: urtarrilaren 1a eta 6a (Urteberri eguna eta Errege eguna); apirilaren 21a, 22a eta 25a (Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko eguna); uztailaren 25a (Santiago eguna); abuztuaren 15a (Jasokundearen eguna); urriaren 12a (Espainiako festa nazionala; azaroaren 1a (Domu Santua); eta abenduaren 3a (Nafarroaren eguna, Xabierko San Frantzisko), 6a (Konstituzioaren eguna), 8 (Sortzez Garbiaren eguna) eta 26a (Gabonetako bigarren jaieguna, 25a igandea baita).

Iruñean lan egiten dutenek, gainera, jai izango dute uztailaren 6tik (12.00etatik) 9ra (San Fermin) eta azaroaren 29an (San Saturnino).

Horrez gain, uztailaren 11tik 14ra ordutegi murriztua izango dute: 8.40tik 13.15era.

Iruñean lan egiten ez dutenek haien herriko zaindariaren jaietan ere ez dute lanik egin beharko jaiak hasten diren egunean hasi (12.00etan) eta hurrengo lau egunetan, baldin eta festak lehenago amaitzen ez badira.

Tokiko festa eguna ere jaiegun izango da; egun horiek Nafarroako 2011ko tokiko festen gaineko erabakian daude zehaztuta.

Astelehenetik ostiralera egunero 7 ordu eta 20 minutu lan egingo dituzte, oro har.

Goizeko 8.00etatik arratsaldeko 15.00etara derrigor lan egin behar da eta gainerako 20 minutuak bete behar dira 7.40tik 8.00etara edo 15.00etatik 15.20ra. Zerbitzuen premiak direla eta lansaioak bestelakoa izan behar badu, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, departamentu interesdunak proposatuta, kasu edo unitate administratibo jakin batzuetan beste ordutegi bat jartzea baimendu dezake.

Lansaio horiek ez zaizkie aplikatuko lansaio bereziak edo ordutegi konpentsazioak dituzten langileei eta ikastegi edo osasun zentroetara atxikitako langileei, lan egutegi espezifikoa dutelako

.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa