(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Galiziako Xuntak Nafarroako ikastegiak hobetzeko eta ebaluatzeko planak hartu ditu erreferentziatzat osteguna, 2010.eko abenduak 23

Angel Sanz Moreno adituak hitzaldi bat eman zuen hezkuntza ikuskari galiziarrentzat


Hezkuntza ikuskari eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio Ataleko buru Angel Sanz Moreno Santiagora joan Nafarroako ikastegietako ebaluazio diagnostikoari eta hobekuntza planei buruzko hitzaldi bat ematera.

Hitzaldia asteazkenean egin zuen, Hezkuntza Kontseilaritzak ikuskari galiziar guztientzat antolatutako jardunaldi batzuen barruan.

Galiziako Xuntari gurean nola lan egiten dugun interesatzen zaio Hezkuntza arloko egitura organikoa gure Departamentuarenaren antzekoa delako: Ikuskaritza arduratzen da ebaluazioaz eta hobekuntza planen segimendua egiteaz. Horregatik, Xuntak foru erkidegoan garatu dugun eredua zertan den jakin nahi du, hobekuntza planetarako erreferente gisa erabiltzeko.

Hitzaldian, Sanz Morenok azpimarratu du hezkuntza sistema ez dela "bat-batean eta zoriz" hobetzen, hobekuntza "sistematizatu" egin behar dela, eman nahi diren aurrerapausoak bermatzeko eta ebaluazioaren bitartez lortutako emaitzak egiaztatzeko.

"Hobekuntza aurreikusi, antolatu eta gauzatu egin behar da, eta, gero, eraginak aztertu", esan du Sanzek. Beraz, haren hitzetan, "irakaskuntza hobetzeko planetan egiaztatu behar da ikasleen ikaskuntza mailak gora egin duela".

Nafarroako sistemak ELGAn eta Europar Batasunean eskola porrota gutxitzearen alde egiten duten herrialdeak hartu ditu eredutzat; herrialde horietan helburua da ikasleek ahal bezainbeste ikastea eta dauzkaten gaitasunak erabat lantzea.

Sanz Morenok nabarmendu du hobekuntza planetan irakasleak inplikatzea oso garrantzitsua dela, hura baita hezkuntza sistemaren aurrerapenen "benetako protagonista". Haren iritziz, "dekretu eta arauen bitartez curriculumean oinarrizko gaitasunak sartzeak" ez du hezkuntza "automatikoki aldatzen"; ezinbestekoa da irakasleen elkarlana.

Gainera, esan du hobekuntza planetan ez direla aintzat hartu behar hezkuntzaren alderdi kognitiboak bakarrik, baita eskola giroko balioak, bizikidetza, aisia sortzailea, errespetua eta baterako hezkuntza ere, ikasleen "gaitasunen parte" baitira.

Nafarroan, ikastegi bakoitzak bere batzordea sortzen du, zuzendariak lana koordinatuta plana aurrera eramateko. Batzordeak dokumentu batean ezartzen ditu lortu nahi dituen helburuak eta dokumentu hori Ikuskaritzara bidaltzen du. Gero, Ikuskaritzak proiektuen segimendua egiten du eta aholkularitza eskaintzen du. Halaber, irakasleak prestatzeko urteko plan bat dago, eta plan horren barruan ikastaroak eta mintegiak ematen dituzte, ikuspegi berrien arabera lanerako metodologiak hobetzeko

 

Ebaluazioa eta hobekuntza planak Nafarroan

Nafarroan ikastetxe eta institutu publiko eta hitzartu guztiek dauzkate hobekuntza planak, 2008. urtetik.

Plan horietan, ikastegiek hainbat neurri hartzen dituzte, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek nekezago lantzen dituzten alderdiak indartzeko. Horretarako, Foru Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntza Ministerioak eta nazioarteko erakundeek (PISA txostena) egindako kanpo ebaluazioetako emaitzak hartzen dituzte oinarri, aldaketak egin eta hobetzeko. Neurriak era askotakoak izan daitezke: tutoretza sustatzea, antolamendua aldatzea, programazioak eta ebaluazioak gaitasunetan oinarritutako ikuspegira egokitzea, e.a.

Foru erkidegoan hobekuntza planak egiteko abiapuntua ona, beste autonomia erkidego batzuekin alderatuz gero.

Estatuko eta nazioarteko ebaluazioetan eta kalitatearen adierazleetan Nafarroan emaitza onak lortzen ditugu Adibidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu ondorengo titulazio tasa handiena duen erkidegoa da Nafarroa, eta, gainera, eskola uzte ratio txikiak eta Europar Batasunekoen moduko zifrak dauzkagu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa