(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAPIk Francisco González Navarro katedradunaren eta Auzitegi Goreneko magistratu emerituaren ‘Navarra, matriz de reinos y puerta de Europa’ liburua argitaratu du astelehena, 2011.eko urtarrilak 3

Lana Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean eta interneten salgai dago, zortzi euroren truke


Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) bidez, Francisco González Navarro Administrazio Zuzenbideko katedradunaren eta Auzitegi Goreneko magistratu emerituaren ‘Navarra, matriz de reinos y puerta de Europa’ liburua argitaratu du.

NAPIk monografiaren 450 ale argitaratu ditu. Liburua Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean (Iruñeko Navas de Tolosa kalea) eta

web orrian eskuragarri dago, 8 euroren truke.

Lanak 165 orrialde ditu eta erreferentziako lana izan nahi du belaunaldi berriek Antzinako Erresumatik gaur egungo Foru Komunitatera nola igaro zen jakin dezaten. Bibliografia ugari aipatzen du, prozesu horri buruzko informazioa zabaldu ahal izateko. Egileak "Nafarroa zer den, Nafarroaren osagaiak zein diren, Nafarroaren zerizana zein den eta Nafarroak Nafarroa izateari ez uzteko osagaiak zein diren" azaldu ditu, bere ustez Espainia eta Europa eratzeko prozesuak "ulertezinak" baitira Foru Komunitatearen historia ezagutzen ez bada.

Liburuan Nafarroak ‘mugako gizartea’ eta Iberiar penintsulatik Europara irekitzeko atea izateagatik historian zehar eskuratu dituen ezaugarriak aztertzen dira. Nafarroatik kultura eta arte mugimenduak sartu dira, ezagutza teknikoak eta berrikuntzak ekonomiaren eta merkataritzaren esparruan, eta gizarte malgu eta askotarikoa eratu da.

Espainiako Administrazio Zuzenbidearen eta Nafarroako Foru Zuzenbidearen garapenari lotutako hausnarketak eta Espainiako herri desberdinak nazio bakar batean biltzeko prozesuaren gertakari historikoak kontatzen ditu. Hainbat aldi eta pasarte aztertzen ditu, hala nola Espainia islamiarra, Navas de Tolosako gudua, Nafarroa Gaztelako Koroan sartzea Erresuma Zaharreko egitura politikoei kalterik egin gabe, eta Foru Zuzenbidea gaurkotzeko prozesua, 1978ko Konstituzioa onetsi eta gero egin zena.

González Navarrok, liburuko bederatzi kapitulutatik hirutan Erdi Arotik Errenazimendura arteko trantsizioa aztertzen du, Gaztela, Aragoi eta Nafarroako erregeen biografian garrantzia izan zuten gorabeheren bidez, eta amaitzeko, Foru Komunitatearen Konstituzioaren osteko iraganari eta orainaldiari buruzko gogoeta egiten du.

Lanaren egilea Nafarroako Unibertsitateako Administrazio Saileko zuzendaria izan zen 1984 eta 1998 bitartean eta Nazio Batuen aholkulari ohia da. Legelarien hainbat tesi zuzendu ditu, hala nola, Juan Cruz Allirena, Carlos Hernándezena, Francisco Javier Sanz Larrugarena, José Antonio Errazquinena, Miguel Izurena eta Manuel Pulidorena.

González Navarrok oraintsu idatzitako lanen artean, azpimarratzekoak dira ‘Derecho administrativo español. El acto y el procedimiento administrativo (1997), ‘España, nación de naciones: el moderno federalismo’ (1999), ‘El estado social y democrático de derecho (1999), ‘Lo fáctico y lo sígnico: una introducción a la semiótica jurídica’ (1999), ‘Procedimiento administrativo local’ (2005) eta ‘La dignidad del hombre y el acoso psíquico en el trabajo que se presta en una administración pública’ (2009), baita beste hainbat lan orokor eta monografia ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa