(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarren %51,8k foru erkidegoko tokiko argitalpenak irakurtzen ditu astelehena, 2011.eko urtarrilak 3

CIESek Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuarentzat egindako azterlan baten arabera, 2009an baino 6.000 irakurle gehiago daude


Aldizkariak

Nafarren %51,8k foru erkidegoan argitaratutako aldizkariak irakurtzen ditu.

Nafarroako 281.000 herritarrek (biztanleriaren %51,8) foru erkidegoan argitaratzen diren aldizkako argitalpenak irakurtzen dituzte; hori, CIESek Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna Departamentuarentzat egindako azterlan baten arabera.

2009ko azterlanarekin alderatuta, 6.000 irakurle gehiago daude.

Galdeketako emaitzak banatu dituzte aztertutako 32 argitalpenen aldizkakotasunaren arabera (zazpi astekariak dira, lau hamabost egunez behingoak eta hamabost hilean behingoak; beste seiak beste aldizkakotasun batzuk dauzkate), eta zehaztu dituzte azken aldiko irakurleak, 2009ko azterlanarekin alderatutako irakurleak eta irakurleen profila.

Azterlanaren arabera, hilean behingo argitalpenek 154.000 irakurle dituzte (%28,4), astekariek 94.000 (%17,3), hamabostean behingoek 58.000 (%10,7) eta gainerakoek (bi, hiru edo sei hilean behingoek) 57.000 (%10,5).

Gauzak horrela, ikusten da nafarrek argitalpen bat baino gehiago irakurtzen dutela.

Gehien irakurtzen duten astekaria "La Verdad" da: 27.000 irakurle dauzka.

Gero datoz Tuterako "Plaza Nueva" eta "La voz de la Ribera" (18.000 eta 17.000 irakurle dauzkate, hurrenez hurren), eta Sakanako euskarazko "Guaixe" aldizkaria (16.000 irakurle dauzka).

Hamabostekariei dagokienez, irakurrienak dira Baztan-Bidasoarako euskarazko "Ttipi-ttapa" (25.000 irakurle), Lizarrerriko "Calle Mayor" (18.000 irakurle),

eta dator Tafallako "La voz de la Merindad" (13.000 irakurle).

Hilabetekari nagusia "Barrios de Iruña" da (51.000 irakurle dauzka);

gero datoz euskarazko "Ze berri?" udalerri arteko aldizkaria (25.000 irakurle), "Iruñerrian Auzolan" (20.000 irakurle) eta "Ezkaba" (17.000 irakurle).

Gainerako aldizkariei dagokienez, honako hauek irakurtzen dituzte gehien: hiru hilez behingo "Conocer Navarra" (24.000 irakurle) eta bi hilez behingo "Zona hospitalaria" (17.000 irakurle) eta "Entorno Valdizarbe" (7.000 irakurle).

Galdeketa 14 urtetik gorako 1.000 laguni egin zieten, 2010eko urriaren 14tik azaroaren 15era, Nafarroako Hedabideetako Entzuleriari buruzko Azterketa Orokorraren bigarren txandarekin batera.

Konfiantza maila %95ekoa da.
Dokumentazioa:
Estudio sobre la audiencia de las publicaciones periódicas de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa