(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abenduan 548 langabe gehiago egon dira asteartea, 2011.eko urtarrilak 4

Langabeziak azken 10 urteetan Nafarroan izan duen igoerarik txikiena da


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietan, 2010eko abenduaren amaieran, 548 pertsona gehiago daude izena emanda (%1,29ko igoera). 43.011 pertsona daude lanik gabe guztira. Abenduko datuek Nafarroan azken 10 urteetan langabeziak izan duen igoerarik txikiena erakusten dute. 2009. eta 2008. urteetako abenduan 1.404 eta 2.788 langabe gehiago egon ziren, hurrenez hurren. Espainian langabeziak gora egin zuen industria eta eraikuntza sektorea nagusi diren autonomia-erkidegoetan eta behera egin zuen zerbitzuak eta industria nagusi diren autonomia-erkidegoetan. Estatu osoan, 10.221 langabe gutxiago egon dira (%-0,25).

Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan eta Arriskuen Prebentzioko zuzendari nagusiak langabeziaren gorakada negatiboa dela esan du eta igoeraren intentsitate txikiari esker lan merkatuan bereziki zaurgarriak diren kolektiboen artean langabeziak behera egin duela baloratu du, hala nola gazteen eta emakumeen artean. Loreak langabeziak bi ekoizpen-sektoretan izandako beherakada ere azpimarratu du, hala nola zerbitzuetan eta nekazaritzan, baita aurretik lanik ez zuten pertsonen artean ere.

Segida historikoari erreparatuz, abenduan Nafarroan langabeziak gora egiten du beti. Azken hamarkadan, hilabete honetako igoeren batez bestekoa 1.135 pertsonakoa da. Iazko abenduan, langabeziak 25 urtetik gorako gizonezkoak ukitu zituen batez ere, eta 1.121 langabe gehiago egon ziren. Gainerako adin taldeetan, 329 langabe gutxiago egon ziren gazteen artean, eta 244 langabe gutxiago 25 urtetik gorako emakumeen artean.

Enplegu agentzien arabera, langabeziak behera egin du Donezteben (%-0,88). Aitzitik, gora egin du Lodosan (%7,79), Tafallan (%3,02), Tuteran (%2,98), Altsasun (%2,97), Lizarran (%2,02), Agoitzen (%0,98) eta Iruñean (%0,15).

Jarduera ekonomikoaren sektoreen arabera, langabeziak behera egin zuen lehenengoz zerbitzuen sektorean, 76 pertsonak lana aurkitu baitzuten. Langabeziak nekazaritzan ere beherakada izan zuen, 29 langabe gutxiago egon baitziren, eta berezki, aurretik enplegurik izan ez zuten pertsonen kolektiboan, 162 langabe egon baitziren. Industrian 345 langabe gehiago egon ziren eta eraikuntzan 470.

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreen arabera, langabeziak behera egin du hauetan: aurretik enplegurik ez zuen kolektiboan, txikizkako merkataritzan, motordun ibilgailuen eta motozikleten kasuan izan ezik, janarien eta edarien zerbitzuetan, osasun jardueretan eta eraikinentzako zerbitzuetan eta lorezaintza jardueretan. Langabeziak gora egin du hauetan: eraikinen eraikuntzan, enpleguarekin lotutako jardueretan, eraikuntza espezializatuko jardueretan, administrazio publikoan eta defentsan, derrigorrezko gizarte segurantzan, elikadura industrian, motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioan eta material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioan.

Joan den abenduan Nafarroan 16.414 kontratu egin ziren. Gizarte Segurantzan batez beste 265.757 pertsona egon ziren, 1.734 afiliatu gutxiagorekin. Espainian, afiliazioaren beherakada 27.728 pertsonakoa izan zen.

2009ko abenduarekin alderatuta, Nafarroan 2.358 pertsona gehiago daude lanik gabe balio absolutuetan, hau da, %5,80 balio erlatiboetan.

 
Dokumentazioa:
Paro diciembre 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa