(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errege-eguna dela eta, Nafarroako ospitale publikoetan otordu bereziak antolatu dituzte asteartea, 2011.eko urtarrilak 4

Osasun zentroetako nutrizionistek gainbegiratu dituzte gaixoen menu bereziak


Errege-eguna dela eta, Nafarroako sare publikoko ospitaleetan asteazkenean eta ostegunean otordu bereziak eskainiko dizkiete gaixoei.

Ohikoa den moduan, menuak zentroko dietista eta nutrizionisten laguntzarekin prestatu dituzte.

Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) A zentroan (Nafarroako Ospitale zaharrean), hilaren 5eko afarian emango dituzte kontsomea, kalabazin krema, arrain pastela ganba kremarekin eta mertxika almibarretan.

Errege-eguneko bazkarian, berriz, hegazti zopa, arroz beltza txipiroiekin, oilaskoa saltsan aranekin eta izozkia.

B zentroan (Virgen del Camino Ospitale zaharrean) hilaren 6an errege-opila emango dute gosaltzeko.

Bazkarian, gaixoek honako hauek izango dituzte aukeran: lehenengo jaki gisa kardua nafar erara edo barazki paella, bigarren jaki gisa bakailaoa meuniere erara edo txuleta plantxan barazkiekin, eta azkenburuko gisa anana bere zukuan, fruta edo natillak. Ospitale horretan, gainera, hilaren 5ean bazkaltzen emango diete Errege desfileko kideei: era askotako frijituak, urdaiazpikoa, zainzuriak, hegazti salda, legatz otarraindua, arkume errea eta errege-opila.

NOGko Ubarmin zentroan, asteazkenean gauean afalduko dute porru eta ganba pastela saltsa arrosarekin, mihi-arraina meuniere erara eta errege-opila.

Hurrengo egunean, hilaren 6an, gaixoek honako hau izango dute bazkaritarako: gula eta ganba entsalada, txekor saihetsartekoa onddoekin eta garrazki mazedonia intxaurrekin eta eztiarekin.

Tuteran, Reina Sofia Ospitalean, honako hau izango da Errege-eguneko bazkaria: bullabesa, marisko koktela, oilasko txikiak, errege-opila eta turroiak.

Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalean, Errege bezperako gauean honako hau afalduko dute: Tuterako kukuluak atunarekin eta ozpin-olioarekin, izokina saltsa tatariarrarekin, errege-opila eta turroiak.

Errege-eguneko bazkaria hau izango da: bakailao eta ganba hostopila, saihetsartekoa piper berdeekin, mamia eta turroiak.

Azkenik, Iruñeko San Francisco Javier Ospitale Psikogeriatrikoan, honako hau eskainiko diete Errege-egunean bazkaltzeko: gazta entsalada epea eztizko ozpin-olioarekin, azpizun mokaduak eta errege-opila

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa