(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Victor Manuel Arbeloaren “Obra poética (1964-2010)” argitaratu du asteartea, 2011.eko urtarrilak 4

Liburuak 824 orrialde dauzka eta 16 euroan salduko dute


Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, Victor Manuel Arbeloaren "Obra poética (1964-2010)" argitaratu du.

Guztira 700 ale argitaratu dituzte, 824 orrialdekoak, eta 16 euroan salduko dituzte.

Hitzaurrea Jesus Mauleonena da eta azala Koldo Sebastianek diseinatu du. Gainera, beste liburuki bat argitaratzea daukate aurreikusia.

Jesus Mauleonen hitzaurreak honako hau dio: "Poesia nor bere bizitzan eta unibertsoan murgiltzea da, eta, aldi berean, nork bere barruan duena mundura ateratzea. (…) ildo horretakoa da Arbeloaren poesia, eta hainbat gai landu ditu: esperientzia erlijioso barru-barrukoak eta partekatuak, Gabonak, maitasuna, olerki zibila, beti konprometitua, batzuetan jolasaren modukoa, umore puntu garratzari eta erritmo herrikoiak baliatzeko trebeziari jarraiki. Horregatik da Arbeloaren poesia, tonu eta gai anitzekoa, hain egiazkoa eta pertsonala".

Liburua honela zatituta dago: Dios es hombre para siempre (1966); Dios se ha revelado; Canciones de la vida, del amor y de España (1971); Nuevos cantos y llantos de Navidad (1976); Buscando a Dios entre la Niebla (1973); Pasión para nuestro tiempo; "Nanas a un niño subnormal (1973)"; Cantos de fiesta y de lucha (1976); La rima del pueblo (1973-1978); Cantos de la fiesta cristiana (1979); Celebración del Año Litúrgico; Celebración del amor entre los hombres; Celebración de la vocación ministerial; Celebración de la muerte; La aventura del tú (1983); Cancionerillo (1986); Un pueblo que canta (1979); eta La otra Navidad (1966).

 

Victor Manuel Arbeloaren biografia

Victor Manuel Arbeloa Muru Nafarroako Mañeru herrian jaio zen 1936an. Iruñeko seminarioan, Comillaseko Unibertsitatean eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan eliza ikasketak egin zituen eta, gero, apaiz ordenatu zuten.

Teologian eta Elizaren Historian lizentziatu zen Unibertsitate Gregorianoan, eta Filosofia eta Letretan Madrilgo Konplutentsean. Salamancako Pontifikalean irakasle izan zen (Madrilgo atalean), eta sozialdemokrazia sustatu eta berritu zuen Nafarroan, diktadura frankistaren azken urteetan eta trantsizioan.

PSOEren zerrendaren barruan, 1979an Nafarroako Parlamentuko lehen presidente aukeratu zuten (1979-1983); baita senatari (1979-1986), Senatuko Autonomien Batzordeko buru (1982-1986), Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko kide (1982-1986) eta Europako Parlamentuko kide ere (1986-1994). Azkenik, 1996an, PSN-PSOE alderdiko Kudeaketa Batzordeko buru izendatu zuten, baina hilabete batzuk geroago kargua utzi zuen.Ordudanik politika aktiboa alde batera utzita dauka, baina esatari politiko gisa aritzen da zenbait hedabidetan, eta kultura sustatzaile gisa ekimen ugaritan. Berrogeita hamar bat liburu idatzi ditu, hainbat gaietakoak: historia, bidaiak, kontakizunak, entseguak eta olerkiak.

Espainiako historia berriari dagokionez, Miguel Batllori akademikoarekin batera "Iglesia y Estado durante la Segunda República española" argitaratu du (bederatzi liburuki dira), eta baita garai berari buruzko lan ugari ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa